Filipe Edinburghekoa
Wikipedia(e)tik
Filipe Grezia eta Danimarkakoa, Edinburgheko dukea, (Korfu, Grezia, 1921eko ekainaren 21a) Elisabet II.a Britainia Handiko erreginaren ezkontidea da. Greziako Andres printzearen semea eta Britainia Handiko erregina Viktoriaren hereniloba. Dartmoutheko Itsasontzi errege akademian hasi zuen armadan karrera 1939an. Bigarren Mundu Gerran Mediterraneoan eta Ozeano Barean ibili zen. Elisabet printzesarekin ezkondu zen 1947an, eta aldi berean, Edinburgheko duke izendatu zuten. 1957an Erresuma Batuko printze egin zuten. Kirol, zientzia eta hezkuntzaren defendatzaile sutsua da. Munduan zehar bidaia diplomatiko asko egin du, Elisabet II.aren ordezkari zein laguntzaile gisa.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/3/3 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |