Buckingham jauregia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buckingham eta Viktoria erreginaren omenezko monumentua. 1850eko fatxada nagusia, Edward Blorek egina, 1913an berdiseinatu zuen Aston Webbek.

Buckingham jauregia (ingelesez Buckingham Palace) Erresuma Batuko errege-erreginek Londresen duten egoitza ofiziala da. Jauregia, Elizabeth II.a erreginak, estatu zeremonia eta bisitentzako, bisita turistikoentzako eta egoitza bezala erabiltzen du. Jauregia, britainiarren biltzar lekua da krisi eta jai garaietan. Soilik "The Palace" ere, Britainiar Errege Familiak eginiko prentsa komunikatuen iturriari erreferentzia egiteko ohiko modu bat da.

Jauregia, hasieran Buckingham House izenez ezaguna (gaur egun ere, errege familiak "Buck House" deitu izan du), hasiera batean, 1703an Buckinghameko lehen dukearentzat eraikitako eta, 1762an, Jurgi III.a Erresuma Batukoa erregeak egoitza pribatu bihurtzeko hartu zuen petit hôtel bat zen. Hurrengo 75 urteetan, John Nash eta Edward Blore arkitektoek zuzendutako hedapen batzuk jasan zituen, erdiko patio ireki bat eratzen zuten hiru hegal sortuz. Tronura Viktoria Ingalaterrakoa iritsiaz batera, Buckingham jauregia, monarkiaren egoitza nagusia izatera pasa zen. XIX. eta XX. mendeetan, jauregian erreformaren batzuk egin ziren, 1913an egin zena bezala, eta, jauregiari, egungo fatxada nagusia eman ziona, errege familiak jendea agurtzen duen balkoia barne.

Fatxada nagusiaren itxura, 1913an eraberritua izan baino lehenagokoa (1910eko argazkia).
Fatxada nagusia gaur egun, 1913z geroztik.

Jatorrizko barnealde georgiarra, lapis lazuli urdin eta arrosazko inkrustaziodun eskaiola dizdiratsuekin osatua zegoen. Edward VII.a Erresuma Batukoak, jauregia berrapaindu zuen krema eta urre koloreko Belle époque motako apaindura gehituz. Harrera gelaren batzuk, txinatar estiloan apainduak daude, Brightoneko Errege Pabilioitik eta Carlton housetik datozen altzariekin. Jauregiko lorategiak, Londresko lorategi pribaturik handienak dira. Jatorrian, Capability Brownek sortu zituen, baina William Townsen Ailton eta John Nashek berdiseinatu zituzten. Laku artifiziala, 1828an sortu zen, eta Serpentine lakuaren ura jasotzen du, Hyde Parken dagoen lakua.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Buckingham jauregia

Erioll world.svg Koordenatuak: 51°30′04″N 0°08′31″W / 51.501, -0.142 (Buckingham jauregia)