Flevoland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Flevoland

Flevolandeko bandera
Bandera
Estatua HerbehereakHerbehereak
Hiriburua

Koordenatuak:

Lelystad

52°30′0″N 5°31′0″E / 52.50000°N 5.51667°E / 52.50000; 5.51667Koordenatuak: 52°30′0″N 5°31′0″E / 52.50000°N 5.51667°E / 52.50000; 5.51667

Erreginaren mandataria mr. M.J.E.M. (Michel) Jager
Flevoland position.svg
Azalera
1.419 km2
993 km2 ura km²
Biztanleria
Dentsitatea
365.301 (2005)
267 bizt/km²
Web www.flevoland.nl

Flevoland[1] (Speaker Icon.svg entzun (i · ?)) Herbehereetako probintzia bat da. 2005ean 365.301 biztanle zituen eta bere hiriburua Lelystad da, eta hiri nagusia, berriz, Almere. 2.412 km2-ko hedaduraz, 272 bizt/km2-ko ditu. Beraz, Bizkaia lurraldearen tamainakoa, baino populazio bikoitzarekin.

Probintziaren lurren gehiengoa ura da, eta sortzen azkeneko probintzia izan zen, 1986an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916an egon ziren uholdeen ondoren Zuiderzee barne-itsasoa itxi eta lur lehor bihurtu behar zela erabaki zen. 1932ean Afsluitdijk dikea bukatu zuten eta beraz itsasoaren ixtea burutu. Zuiderzee hortik aurrera IJsselmeer izendatu zuten, hau da, IJssel ibaiaren bukaerako lakua.

Lehortu zen lehengo lekua Andijkeko proba polderra zen, 1927an. Lehengo polder handia Wieringermeer izan zen (1930an), gaur egun Ipar Holandako probintziaren zatia dena. Hurrena Noordoostpolder (Ipar-ekialdeko polder) izan zen, Urk eta Schokland irlen inguruan. Overijssel probintziara batu zen. Honen ondoren hegoaldean beste bi lur eremu sortu ziren 1957 (Ekialdeko Flevoland) eta 1968an (Hegoaldeko Flevoland). Hiru herri horiek probintzia berria sortu zuten 1986an. Izena Lacus Flevotik dator, erromatarrek bertan zegoen lakuari eman zioten izenetik, hain zuzen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoari irabazitako lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde honetako berezitasun nabarmenena bere sorrera, bere sorkuntza da, zeren-eta duela 70 urte ez zen existitzen, orduko Zuiderzee izeneko itsasoaren urpean baitzegoen.

Bestela esanda, lurralde hau itsasoari "lapurtu" zaio lehortzeko teknika aproposa erabiliz, holandarrei mundu osoan entzute handia eman dioten tekniken bidez. Holandarrak, itsasoarekin zer ikusirik duten gaietan teknikari onenak direla esan ohi da. Lehortutako lurraldea “polder” hitz holandesez ezagutzen da.

Hala ba, Flevoland polder-rez osatutako lur-eremua da egun. Lur-eremuaren sorkuntza 1940 eta 1968 urteen artean burutu zen, eta Lurralde berria probintzi bezala 1986. urtean eratu zen.

Paisaia leun-leuna da, ez daude tontorrik. Zola itsasoko ur nibelaren pean dago, 5 m-tara gutxi gora-behera. Sakontasun honek paisaiari beste ezaugarri bat ematen dio, dikeez inguraturik edo mugaturik dagoela hain zuzen.

Horrela, prozesu luze eta garesti baten ondoren irabazitako lurra Estatuarena da. Honek nekazaritza eta abeltzaintzarako uzten du, baita hirigintzarako ere.

Ipar-Ekialdeko Flevoland: Noordoostpolder.
Ekialde eta Hegoaldeko Flevoland: Flevopolder.

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigintzari dagokionez, hainbat hiri sortu dira, Holanda bezalako Herri jendetsuaren lur urri eta etxebizitzaren beharra arindu nahian. Hiriburua Lelystad da (Lely Afsluytdijk, Zuiderzee ixten zen dikea diseinatu zuen ingeniariaren izena) egun 80.000 biztanle dituena, Almere eta Dronten eremu berria kolonizatzeko eraiki diren beste hiri batzuk ba dira. Hiri berri-berri hauek Holandar gizartea zabala eta aurrerakoia alde batetik eta Holandako Herri-antolakuntza bestetik argi eta garbi islatzen dituzte. Hirigintza irekia, garbia, zabala, naturaren neurrietara egina. Lelystad-eko Agora Antzokia edo Dronten-eko De Meepaal dira gogo aurrerakoiaren lekuko eraikinak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flevoland Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.