Frisia (probintzia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frisia

Frieslandeko bandera
Bandera
Frieslandeko armarria
Armarria
Estatua HerbehereakHerbehereak
Hiriburua

Koordenatuak:

Leeuwarden

53°11′0″N 5°47′0″E / 53.18333°N 5.78333°E / 53.18333; 5.78333Koordenatuak: 53°11′0″N 5°47′0″E / 53.18333°N 5.78333°E / 53.18333; 5.78333

Herritarra Frielandiar
Erreginaren mandataria drs. E.H.T.M. (Ed) Nijpels
Friesland position.svg
Azalera
3.349 km2
2.392 km2 ura km²
Biztanleria
Dentsitatea
642.998 (2005)
192 bizt/km²
Web www.fryslan.nl
Artikulu hau Herbehereetako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frisia (argipena)».

Frisia[1] (nederlanderaz: Friesland, Speaker Icon.svg entzun (i · ?) edo frisieraz: Fryslân, biak dira gaur egun izen ofizialak, 1997tik) Herbehereetako hamabi probintzietako bat da. 2005ean 643.000 biztanle zituen eta hiriburua Leeuwarden (frisieraz: Ljouwert) da, 91.817 biztanlerekin, probintziaren erdialdean.

Frisia Herbehereetako beste 11 probintzietatik bereizten da, hizkuntza propioa duelako: frisiera. Groningengo zati txiki batean ere hitz egiten da frisiera, ekialdean.

Frisia historikoa, dena den, Ipar itsasoaren ertzean dagoen eskualde zabalago bat ere bada, hiru zatitan banatua:

  • Mendebaldeko Frisia: Herbehereetan (Ipar Holanda probintziako iparraldea, Frisia probintzia eta Gröningen probintzia)
  • Ekialdeko Frisia: Alemanian (Saxonia Behereko Aurich, Leer, Wittmund eta Friesland barrutiak, Emden eta Wilhelmshaven hiri-barrutiak, Saterland udalerria, Land Wursten udalerria eta Butjadingen penintsula-udalerria.
  • Iparraldeko Frisia: Alemanian (Schleswig-Holsteingo Nordfriesland barrutia eta Heligoland uhartedia)

Herbehereetako iparreko probintzia, ekialdera Groninga eta Drenthe eskualdeak dituena; hegoaldean Overijssel eta IJsselmeerreko polderrak (itsasoari hartutako lurrak), eta iparraldean Ipar itsasoa. 3.357 km2 ditu. Erlijioa: protestantismoa. Ordoki emankorra da, eta zatirik handiena itsasoaren maila baino beheragokoa da. Probintzia ezaguna da abelgorri arraza berezia duelako (arraza frisiar hanka-beltza). Patatak, garia, azukrea eta erremolatxa. Artzaintza. Industria ugari du, janari industria batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frisia (probintzia) Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.