George Maciunas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Maciunas.

George Maciunas artista, galeria jabea eta publizitate-eragile lituaniar-amerikarra, Kaunas-en (Lituania) jaio zen, 1931ko azaroaren 8an, eta Bostonen (Massachusetts) hil zen 1978ko maiatzaren 9an. Fluxus mugimenduaren sortzaile nagusia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurgis Maciunasen familiak 1944an, sobietar inbasioaren ihesi nahian, Lituania utzi zuen eta Alemaniara bizitzera joan ziren. 1948an, aitak AEBetako enpresa batean lana aurkitu zuen eta familia osoa joan hara joan zen. 1954an Jurgis New Yorkeko Unibertsitatean sartu zen Europako eta Siberiako Erdi Aroko artea ikasteko. 1960an, New Yorkeko Knoll Elkartean diseinatzaile bezala aritu zen. Urte horietan George Maciunas La Monte Young musikagilearen laguntzaz abangoardiako munduan sartu zen. George Brecht, Dick Higgins, Allan Kaprow eta beste artistak ezagutu zituen. Amus Salcius lagunarekin batera arte-galeria ireki zuen, AG galleria, New Yorkeko Madison Avenuen.

1961eko udaberrian, George, bere izena ingeles kutsu izateko aldatu baitzuen, bere galerian performance batzuk antolatu zituen; horietan Fluxus izena agertu zen lehen aldiz. 1961eko udan An Anthology izenenko orrialde sortu zuen eta Jonas Mekas zinegileak zuzentzen zuen Film Culture zinema aldizkarian kolaboratu zuen. AG galerian, John Cage, Yoko Ono, Henry Flynt, Dick Higgins filmak erakutsi zituen. Maciunasek ere Musica Antiqua et Nova jaialdia antolatu zuen.

Arazo ekonomikoak zirela eta, Maciunasek galeria itxi behar izan zuen. Orduan bere amarekin batera New York utzi eta Alemaniako Wiesbadenera joan zen, bertan U.S. Air Forcen diseinatzaile gisa lan egiteko. Horri esker Europako abangoardiako artista handienak ezagutzeko aukera izan zuen. 1962an lehen Fluxus taldea sortu zuen ofizialki; bertako kideak Maciunasekin batera Dick Higgins, Benjamin Patterson, Wolf Vostell, Nam June Paik, Emmett Williams zeuden.

1976an Estatu Batuetara itzuli zen, Massachusettsera. New Marlborough hirian arte zentro berri bat saiatu zen sortzen eta 1977an Seattlen Fluxus Jaialdia bultzatu zuen, Maciunasek eraman zuen azkena. Minbiziak jota Billie Hutching poetarekin ezkondu zen. Hilabetetara, 1978ko maiatzaren 9an, hil zen artista lituaniarra.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz): Hubertus Butin eta beste batzuk: Diccionario de conceptos de arte contemporáneo. Abada Editores. ISBN= 978-84-96775-46-6.
  • (Gaztelaniaz): Amy Dempsey: Estilos, escuelas y movimientos. Bartzelona: Blume, 2002. ISBN =84-89396-86-8.