Joseph Beuys

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beuysek AEBn eman zuen lehen hitzaldia iragartzen zuen afixa, 1974

Joseph Beuys (1921eko maiatzaren 121986ko urtarrilaren 23) 1960ko hamarkadan gailendu zen alemaniar artista da.

Bere emanaldi publiko erritualistikoak direla eta ezagun bilakatu zen, bai eta artearen sendatze ahalmen eta gizakiaren asmamen unibertsalaren defentsagatik. Emanaldiak gain, eskulturak, ingurugiroak, bitrinak eta milaka marrazki ere sortu zituen. Irakasle bikaina eta Alemaniako politikar ospetsu ere izan zen, bere ideia ekologikoak direla eta. Pertsonai karismatiko eta auzi handikoa, Beuysen lanaren nolakotasun eta balioa mendebaldeko artearen barruan gaur egun darrabilen eztabaida sutsua sortu du.

Bere lanaren artean aipatzekoa da "I like America and America likes me" ("Amerika maite dut eta Amerikak maite nau"), non zazpi egunez Tate museoko gela batean koiote batekin bizitzen egon zen, lo egiteko lastozko haxe bat eta feldrozko eztalki eta makil bat besterik ez zituela.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Joseph Beuys