Fonema

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:53, 28 apirila 2015
Nazioarteko alfabeto fonetikoa. 2005. urteko bertsioaren itzulpena.

Fonema hizkuntz mailako unitate abstraktua da, unitate txikiagotan ezin zati daitekeena eta hitzen esanahiak bereizteko balio bereizgarria duena. Hizkuntza baten hots sistemaren barnean berezi eta bereizgarri gertatzen diren banakakoetako bakoitza da fonema.

Adibidez, "urte" hitzeko "t" fonemak "urde" hitzetik bereizten du. Fonema batek hainbat aldagai izan ditzake, eta horiei alofono esaten zaie: hotsa testuinguruaren arabera aldatu egiten da, baina esanahiaren aldaketarik ez du sortzen ("Ander" eta "hango" hitzetako "n" letrak islatzen duen fonema ez da bi testuinguru horietan berdin ahoskatzen; baina hiztun gehienek ez dute batetik bestera dagoen aldea antzematen. Bi soinu horiek fonema sudurkari bakar bateko bi alofono lirateke).

Fonemek hizkuntza mintzatuan dute oinarria eta alfabeto berezietako zeinuen bidez irudikatzen dira. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA) erabiliz adibidez, "zeru" /seru/ adierazten da.


Fonema hitza bokal eta kontsonanteentzat erabiltzen da gehienetan, baina zenbait hizkuntzalarik fonologian garrantzia duten azentuei, erritmoei eta doinuei dagokiela ere erabiltzen dute.

Fonema bat bereizteko dauden ezaugarriak hizkuntzaz hizkuntza aldatzen dira, adibidez, gaztelaniaz [p] eta [b] bi fonema dira eta badaude /pata/ (hanka) eta /bata/ (mantal) bezalako hitz bikoteak esanahia fonema baten gora behera aldatzen dela erakusteko. Euskaraz ematen du txikiagoa dela bi hiztunen adimenean bi soinu horien arteko aldea, zenbait testuingurutan eta garai historiko batzuetan ziur aski aldea oso txikia izan da (/poterea/, /botere/ edo /pake/, /bake/). Txineraz, [p] eta [b] fonema beraren aldaerak dira.

Hizkuntzak konparatzen direnean, ez da zaila topatzen honako fenomenoa; hizkuntza batean fonema bateko bi alofono dagoela ikusten da. Alofono biak gauzatzen badira ere, hiztunek ez diote bien arteko aldeari erreparatzen. Beste hizkuntza batean, ordea, aurreko hizkuntzan alofono besterik ez ziren bi soinuak hiztunen adimenean oso bestelakoak dira eta hitz bikoteak bereizteko eta guzti balio dute. Bigarren hizkuntza honetan, beraz, bi fonema dira.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fonema Aldatu lotura Wikidatan


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak