Formaldehido
Formaldehidoa H-CHO formula kimikoa duen aldehido alifatikoa da. Aldehido formiko eta metanal izenez ere ezaguna da. Giro-tenperaturan gas-egoeran agertzen da (irakite-tenperatura: -21 °C). Naturan ez da aurkitzen; metanoa edo metanola oxidatuz lortzen da industrian. Uretan ongi urtzen denez, horrela saltzen da (formola). Gasak oso usain oka-eragilea du, eta toxikoa da oso. Oso erraz konbinatzen da beste konposatu kimiko batzuekin, polimeroak eratuz, eta horrela, adibidez, oso ezagunak dira fenolekin, urearekin eta aminekin eratzen dituen plastikoak (erretxina fenolikoak, ureikoak eta melaminikoak). Hori dela eta, asko erabiltzen da industrian. Hala ere, formaldehidoa eta haren deribatuak toxikoak dira, eta arreta berezia izan behar dute horiekin lan egiten dutenek.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Formaldehyde (PDF), SIDS Initial Assessment Report, International Programme on Chemical Safety