Foruen enparantza

Koordenatuak: 43°01′58″N 2°24′49″W / 43.03286°N 2.41359°W / 43.03286; -2.41359
Wikipedia, Entziklopedia askea
Foruen enparantza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak43°01′58″N 2°24′49″W / 43.03286°N 2.41359°W / 43.03286; -2.41359
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
EJren ondarea2

Foruen enparantza Oñatin dagoen XIX. mendeko plaza nagusia da. Bertan herriko Udaletxea, parrokia eta lorategia daude[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru alde arkupedunak ditu eta laugarrena, lorategiak mugatua, Aloña mendira begiratzen du[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren egitura zatikatua antolatu nahi zuen hirigintza-plan baten baitan egin zen Foruen Enparantza. Elementu politiko-zibilari eman zitzaion lehentasun sinbolikoa, Udaletxea enparantza buru kokatuz. Erreka eta errekatxoak estali eta arkudun eraikuntza bi eraiki ziren, horietako batek parrokiako absidea ezkutarazten zuelarik. Ikuspuntu Neoklasikoa jarraiki, frontoi bat sartu zen plazan eta hegoaldetik irekita utzi zen, Aloñaren tontorrek besterik muga ez zezaten.

Mariano Jose de Laskurainek egin zuen proiektua, eta Antonio Kortazarrek, gerora Donostiako zabalduraplana egin zuenak, ere parte hartu zuen. Kontzejua Martin de Carrerarena da. Aldamenean, Lazarraga jauregia eta dorrea daude[2].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]