Arkupe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donostiako Konstituzio plaza eta Udaletxe zaharra arkupetatik ikusia.

Arkupea eraikin bati erantsitako edo aire librean eraikitako zutabe galeria batek osatutako gorputza da.

Arkupe adibide ospetsu batzuk, AEBetako Kapitolioko Ekialdeko Arkupea eta Erromako Agriparen Panteoia apaintzen duena dira.

Bolonia, Italian, oso ospetsua da bere arkupeengatik. Orotara, 45 kilometro arkupe daude, horietatik 38, hiriaren erdian. Munduko arkuperik luzeenak, gutxi gora-behera, 3,5 kilometroko luzera du, eta hiriko ertzetik Beata Vergine di San Lucaren basilikara darama.

Erresuma Batuan, Hampshireeko Vyneri erantsitako frontoia, landetxe ingeles bati erantsitako lehen arkupea izan zen.

Pronaosa, tenplu greziar edo erromatar baten arkupearen barnealdeko gunea da, arkupeko kolomadia edo hormen eta cella edo santutegirako sarreraren artean dagoena. Tenplu erromatarrek, ohi, pronaos irekiak izaten zituzten, orohar, soilik zutabeekin eta hormarik gabe.

Pronaos hitza, grezieraz "tenpluaren aurretik" esateko erabiltzen da. Latinez, pronaosak, "anticum" edo "prodomus" izena ere jasotzen dute.

Arkupe motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak, euren fatxada nagusian edo, aurrealderik laburrenean dagoen arkupean dituzten zutabeen arabera izendatzen dira.

Distiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distiloa, fatxada bat edo gehiagoan bi zutabe edo pilastra dituen eraikinari deritzo. Distilo in antis deitzen zaio, zutabe horiek, fatxadaren alboetan altxatzen diren bi pilastren artean aurkitzen direnean.

Tetrastiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin tetrastiloak, lau zutabe ditu bere fatxada nagusian. Greziar eta etruriarrek erabiltzen zuten eraikin publikoen egitura txikientzat.

Erromatarrak, lau zutabeko arkupea, euren santutegientzako erabili zituzten, Portunorena bezala, eta, Venus eta Erromaren tenplua bezalako tenpluentzat. Baita eraikin publiko handien sarrerako arkupeetan ere, Maxentzioren Basilikaren kasuan bezala.

Hexastiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin hexastiloak, fatxada nagusian sei zutabe zituztenak dira, eta doriar ordenako arkupe tipikoak ziren.

Hexastilo greziarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin hexastilo klasiko doriar batzuk, honako tenplu greziar hauek dira:

Hexastiloa, joniar ordenako tenpluetan ere erabili zen, Atenasko Akropolian dagoen Erekteionaren gaineko Atenearen Santutegian kasu.

Hexastilo erromatarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italia hegoaldearen kolonizazio greziarrarekin, hexastiloa, etruriarrek hartu zuten, eta, ondoren, erromatarrek. Erromatarrek sasiperipteroak gustuko izateak, zutabe altuko eraikin estuak mesedetu zituen, podioetan altxatutako zutabeak, altura handiagatik emandako dizdira eta handitasun gehiagorako. Nimeseko Maison Carrée, antzinate klasikotik mantentzen den hobekien kontserbaturiko tenplu erromatarra da.

Oktastiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oktastiloak, zortzi zutabe zituen. Eraikin hauek, Greziako arkitektura kanon klasikoan, ez dira hexastiloak bezain ohikoak. Antzinatetik mantentzen diren eraikin oktastilo ezagunenak, Atenaseko Partenoia, Periklesen mendean eraikia (K. a. 450-K. a. 430) eta Erromako Agriparen Panteoia dira (K. a. 125).

Dekastiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dekastiloak hamar zutabe ditu, Miletoko Apolo Didimeoren tenpluak eta Londresko University Collegeak bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkupe Aldatu lotura Wikidatan