Fosfina
Wikipedia(e)tik
Fosfina hidrogeno fosfuroan (H3P) hidrogeno bat edo batzuk erro karbonatuz ordezkatuz lortzen den konposatu kimikoa da.
Fosfinek aminen tankerako egiturak eta propietateak dituzte, eta horien antzera prestatzen dira. Fosfina aziklikoak likido lurrunkorrak dira, eta oso usain sarkorra dute. Fosfina ezagunetako bat trimetilfosfina da: (CH3)3P.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.