Fosforo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fosforoa
15 SilizioaFosforoaSufrea
N

P

As
P-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Fosforoa, P, 15
Serie kimikoa Ez-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 15, 3, p
Itxura ezkoaren antzeko zuria / gorria / beltza / gardena
Fosforoa
Masa atomikoa 30,973762(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Ne] 3s2 3p3
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 5
Propietate fisikoak
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
(zuria) 1,823 g/L
Urtze-puntua 317,3 K
(44,2 °C, 111,6 °F)
Irakite-puntua 550 K
(277 °C, 531 °F)
Urtze-entalpia (zuria) 0,66 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) (zuria) 23,824 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 279 307 342 388 453 594
Propietate atomikoak
Oxidazio-zenbakia(k) 5, 4, 3, 2 [2], 1 [3], -3 (oxido azidiko ahula)
Elektronegatibotasuna 2,19 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 1.011,8 kJ/mol
2.a: 1.907 kJ/mol
3.a: 2.914,1 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
100 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
98 pm
Erradio kobalentea 106 pm
Van der Waalsen erradioa 180 pm
Erreferentziak

Fosforoa (grezieraz: phôs, "argi"; eta phoros, "eramaile") elementu kimiko bat da, P ikurra eta 15 zenbaki atomikoa dituena. Nitrogenoaren taldeko ez-metal multibalentea da. Fosforoa oso arrunta da harri fosfatodun inorganikoetan.

Oso erreaktiboa denez, fosforoa ez da inoiz elementu aske modura agertzen naturan. Fosforo-forma batek (fosforo zuriak) goritasun ahula igortzen du oxigenoarekin kontaktuan, fosforeszentzia izenarekin ezagutzen den fenomenoa sortuz.

Fosforoa ADN eta ARNaren osagaia da eta funtsezko elementua da izaki bizidun guztientzako. Fosforoan oinarritutako gai kimikoen merkataritza-erabilera nagusia ongarrien ekoizpena da.

Fosforoz osatutako konposatuak sarri erabiltzen dira lehergailuetan, pospoluetan, nerbio-gasetan, su artifizialetan, pestizidetan, hortzoreetan eta garbikarietan.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alotropoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosforo elementalak hainbat alotropo ditu, arruntenak zuria, gorria eta beltza.

Fosforo zuriak (P4) lau atomoz osatutako egitura tetraedrodun molekulak dauzka. Egitura hau, 6 lotura bakunez osaturik dagoena, oso ezegonkorra da eta eraztun-tentsio handiak pairatzen ditu.

Bílý fosfor.png

Fosforo zuria ezkoaren antzeko solido horia da (fosforo hori ere deitzen zaio). Distira berdexka du iluntasunean (oxigenoarekin kontaktuan dagoenean), oso sukoia eta piroforikoa (berez su hartzen duena) da airearekin kontaktuan, bai eta oso toxikoa ere (gibelean kalte larriak eragiten ditu irensten denean). Erretzen denean jariatzen duen usaina berakatzaren antzekoa da, eta difosforo pentoxidoz (fosforo-atomoen eta beren erpinen artean oxigenoa txertatzen denean sortzen diren P4O10 tetraedroak) osatutako kanpo-geruza zuria eratzen du. Fosforo zuria ez da uretan disolbatzen, baina karbono disulfuroan bai.

Alotropo zuri hau sortzeko hainbat metodo daude. Prozesu batean, fosfato-harrietatik ateratako kaltzio fosfatoa labe batean berotzen da karbonoarekin eta silizearekin batera. Fosforo elementala lurrin eran askatzen da eta azido fosforiko gisa bil daiteke.

Fosforo zuria 250 Â°C-tik gora berotzen denean edo eguzki-argiaren esposizioa jasaten duenean, fosforo gorria sor daiteke. Tratamendu honen ondoren, fosforoak tentsio gutxiago duen eta egonkorragoa den atomoen sare amorfo bat osatzen du; gehiago berotuz gero, fosforo gorria kristal bihurtzen da. Fosforo gorria ez du suak hartzen 240 ªC-tik beherako tenperaturetan (fosforo zuriak 30 Â°C ingurutan hartzen du suak).

1865ean, Hittorf-ek aurkitu zuen fosforoa berun urtutik abiatuz berkristalizatzen denean, forma gorri/purpura bat erdiesten dela. Forma honi "Hittorf-en fosforoa" deitu izan zaio. Horrez gain, badago beste forma bat, haritsua, aurrekoaren antzeko kaiola-itxurako fosforoz osatutakoa. Azpiko irudian, forma haritsua eta purpura, biak batera, erakusten duen fosforo-kate bat ageri da.

Červený fosfor2.gif

Fosforo gorri/beltzaren formetako bat solido kubikoa da.

Fosforo beltzak egitura ortoerronbikoa dauka (Cmca) eta erreaktibotasun gutxieneko alotropoa da. Elarri lotuta dauden sei kideko eraztunez osaturik dago. Atomo bakoitza beste hiru atomori lotuta dago.

Difosforo alotropoa (P2) muturreko baldintzetan sor daiteke soilik (esaterako, P4-tik abiatuta, 826,85 Â°C-eko tenperaturan). Hala ere, molekula diatomikoa disoluzio homogeneoetan ere lortu da, baldintza normaletan, trantsizio-metalen zenbait konplexu erabiliz (esaterako, tungstenoan eta niobioan oinarritutakoak)[1].

Distira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosforoa 1669. urte inguruan aurkitu zenean, bere ezaugarririk erakargarriena distira zen, baina distira horren mekanismoa ez zen osorik deskribatu 1974. urtera arte. Fosforo solidoaren (edo likidoaren) gainazalean erreakzio bat gertatzen da oxigenoarekin kontaktuan dagoenean, eta argia igortzen duten bizitza laburreko HPO eta P2O2 molekulak sortzen dira. Errakzioa geldoa da eta jatorrizko osagaien kopuru txikiak behar dira lumineszentzia sortzeko.

Fosforeszentzia hitzaren jatorria fosforoa den arren, fosforoari bere distira ematen dion erreakzioaren izen egokia lumineszentzia da (alegia, berezko erreakzio baten ondorioz sortutakoa, kasu honetan kimiolumineszentzia), eta ez fosforezentzia (aurretiaz jaso duen argia berriro igortzea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fosforo Aldatu lotura Wikidatan


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.