Zereal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oloa, garagarra eta zerealez egindako zenbait produktu

Zerealak edo laboreak hazi edo fruitu jangarria (kariopsi deiturikoa) edukitzeagatik kultibatzen diren belarrak dira. Mundu osoko ekoizpena kontuan hartuz, zerealak beste edozein uzta baino gehiago ekoizten dira eta gainerako landare jangarri guztiek baino energia gehiago ematen dute. Garatze bidean dauden zenbait herrialdetan, laboreek biztanle txiroen dieta ia osoa osatzen dute. Herrialde garatuetan zerealen kontsumoa txikiagoa da, baina ez garrantzi gabekoa.

"Zereal" hitza uzten eta nekazaritzaren jainko aurre erromatar Ceres-etik dator.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko taulak zereal bihien urteko ekoizpena erakusten du 1961ean (FAOk lehen datuak jaso zituenean), 2005ean eta 2006an[1]. Denak dira benetako belarrak, artobeltza eta kinoa salbu (bi hauek sasizerealak dira).

Bihia 2006 (Tm) 2005 (Tm) 1961 (Tm)
Artoa 695.287.651 712.877.757 205.004.683 Oinarrizko janaria Ipar Amerikan, Hego Amerikan eta Afrikan eta aziendentzako mundu osoan
Arroza 634.575.804 631.508.532 284.654.697 Eskualde tropikaletako zereal nagusia
Garia 605.256.883 628.697.531 222.357.231 Zereal nagusia eskualde epeletan
Garagarra 138.704.379 141.334.270 72.411.104 Malteatze prozesuetarako eta aziendentzako hazten da garia landatzeko txiroegiak edo hotzegiak diren eskualdeetan
Basartoa 56.525.765 59.214.205 40.931.625 Oinarrizko janarri garrantzitsua Asian eta Afrikan eta oso erabilia mundu osoan aziendak elikatzeko
Artatxikiak 31.783.428 30.589.322 25.703.968 Antzekoak baina ezberdinak diren zenbait zereal barne hartzen dituen multzoa, Asian eta Afrikan landatzen dira gehien bat
Oloa 23.106.021 23.552.531 49.588.769 Jatorriz Eskoziako oinarrizko elikagaia izan zen, orain mundu osoan lantzen da abereak elikatzeko
Zekalea 13.265.177 15.223.162 35.109.990 Klima hotzetan erabiltzen da
Tritikalea 11.338.788 13.293.233 0 Gariaren eta zekalearen arteko hibridoa, azken honen antzera hazten da
Artobeltza 2,365,158 2,078,299 2,478,596 Sasizereala, Eurasian erabiltzen da
Fonioa 378,409 363,021 178,483 Afrikan hazten da
Kinoa 58,989 58,443 32,435 Sasizereala, Andeetan hazten da

Artoa, garia eta arroza zenbatuz, hirurek batera bihien ekoizpen osoaren %87 suposatzen dute mundu osoan, eta janariak ematen dituen kaloria guztien %43 eragin zuten 2003an. Badaude tokian-tokian garrantzitsuak diren beste labore batzuk ere, nahiz eta, mundu mailan ekoizpen txikia dutenez, FAOren estatistiketan kontuan hartzen ez direnak, hala nola:

Gariaren familiako beste espezie batzuk ere etxekotu dira, zenbait nekazaritzaren historiaren hasieran:

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gari soroa Dorset-en, Ingalaterra.

Espezie bakoitzak bere berezitasunak dituen arren, zereal guztien laborantza parekoa da. Urteroko landareak dira denak, eta beraz, ereite batek uzta bat ematen du. Garia, zekalea, tritikalea, oloa, garagarra eta espelta sasoi hotzeko zerealak dira. Landare gogorrak dira, eguraldi epeletan ondo hazten direnak eta beroarekin hazteari uzten diotenak. Gainerakoak sasoi beroko zerealak dira, nahiago baitute beroa. Garagarra eta zekalea laborerik gogorrenak dira, eskualde subartikoetan eta Siberian ere iraun baitezakete.

Landaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi beroko zerealak urte osoan zehar ereiten dira eskualde tropikaletan eta izotzik gabeko sasoian klima epeletan. Arroza urez estalitako soroetan landatzen da, nahiz eta zenbait barietate lurzoru lehorrean hazten diren. Klima beroetako beste zereal batzuk, esaterako sorgoa, baldintza lehorretara moldatuta daude.

Sasoi hotzeko zerealak klima epeletara egokituta daude. Espezie bakoitzerako, badaude negura edo udaberrira egokitutako barietateak. Neguko barietateak udazkenean ereiten dira, ondoren hozitu eta modu begetatiboan hazten dira eta neguan zehar letargian sartzen dira. Udaberriarekin batera hazteari ekiten diote berriro eta udazken bukaeran heldutasunera iristen dira. Laborantza sistema honek uraren erabilera optimoa eragiten du eta lehen uzta bildu ondoren beste landaketa bat egiteko denbora uzten du. Neguko barietateak ez dira loratzen udaberriraino bernalizazioa behar dutelako, hau da, tenperatura baxuetan egon behar dutelako denbora tarte batez.

Neguak bernalizazioa eragiteko epelegiak diren tokietan edo negu gogorregia duten tokietan udaberriko barietateak hazten dira. Udaberriko zerealak udaberri hasieran ereiten dira eta udan zehar iristen dira heldutasunera, bernalizaziorik gabe. Barietate hauek ureztatze gehiago behar izaten dute eta uzta urriagoa ematen dute.


Zerealari buruzko mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerealaren Izpiritua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa guztian zehar zabalduta dago "Zereal edo laborearen Izpirituaren" mitoa. Sinismen honen arabera, laboretan izpirutu bat bizi omen da, eta esate baterako izpiritu hau da galburuak mugitzen dituena. Beste batuztean labore soroen azpian bizi ziren epotxak (lur azpiko irelu ctonikoak) omen ziren zereal soroen mugimenduen eragileak. Laboreak segatzerakoan, laborearen izpiritua azken labore sortetan gordetzen joaten zen, eta azkenean, hondar azaoan gordetzen zen. Hau mozterakoan, bertan harrapatuta geratzen zen laborearen izpiritua, eta horregatik oso berezia zen azken azao hau moztutzeko ekintza. Azken sorta ebakitzea zeremonia bat zen eta moztutzen zuen laborariak, emakumea askotan, sari berezi bat jasotzen zuen.

Zenbaitetean, laborearen izpiritua otsoa edo azeria bezalako animalia zenean, nekazariek azken sorta hartan harrapatutako piztia akabatu nahi zuten, trailuarekin joz edota errez.

Orokorrean Zerealaren Izpiritu honek, animali baten itxura hartzen du. Otsoa zen sarritan Polonian eta Alemanian("Zekalearen otsoa"), Galizian azeri itxura omen zuen, Kataluniann Aker beltzarena eta Euskal Herrian berriz zaldi zuriarena[2].

Polonian "zerealaren deabruak" emakumezkoak ziren zuriz jantzita, eta eguerdi aldean agertzen omen zitzaien lanean zeuden segalariei erasotzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ProdSTAT, FAOSTAT 2006/12/26
  2. Ramon Grande del Brio. El Lobo iberico, biología y mitología. Blume, 1984

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zereal Aldatu lotura Wikidatan