Fotoarnasketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fotoarnasketa

Fotoarnasketa landareek egiten duten arnasketa berezia da, argia behar duena. Oxigenoa kontsumitu eta CO2 sortzen du. Landarearen kloroplasto, peroxisoma eta mitokondrioetan burutzen da.

Fotoarnasketa fotosintesiarekin batera burutzen da; biek ala biek argia behar dutelako. Hala ere, prozesu metaboliko desberdinak dira: fotosintesiak CO2 kontsumitu eta O2 askatzen duen bitartean, fotoarnasketak oxigenoa kontsumitu eta CO2 sortzen du. Ohiko arnasketarekin alderatuta, aldiz, fotoarnasketak energia galtzen du, ez du ATP-rik sortzen.

Fotoarnasketaren hasierako metabolitoa Calvin zikloan ere parte hartzen duen erribulosa 1,5 difosfatoa da. Oxigenoarekin erreakzionatzerakoan fosfoglikolatoa eta 3-fosfoglizerikoa sortzen du:

Erribulosa 1,5 difosfatoa + O2 → fosfoglikolatoa + 3Pglizerikoa

Kloroplastoetan burutzen da hasierako erreakzio hau.

Gero, fosfoglikolatoa kloroplastotik atera eta peroxisometan sartzen da; bertan eta baita mitokondrioetan ere bide metaboliko konplexua burutzen du, glizina eta serina aminoazidoak agertuz eta CO2 eta amoniakoa askatuz.

Fotoarnasketak fotosintesiaren errendimendua murrizten du (%50era jaitsiz). Erribulosa 1,5 difosfatoa kontsumitzen duenez, Calvin zikloa moteltzen du eta baita horren bidez burutzen den karbonoaren asimilazioa ere.

Karbono dioxidoaren kontzentrazio txikiek fotoarnasketa indartzen dute.

Ikus, gainera [aldatu]