Frédéric Bazille

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frédéric Bazille
Frédéric Bazille
Autorretratua, 1885-1886, Chicagoko Art Institute
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean Frédéric Bazille
Jaio 1841eko abenduaren 6a
Montpellier, Hérault, Languedoc-Roussillon (Frantzia)
Hil 1870eko azaroaren 28a
Beaune-la-Rolande (Frantzia)
Frédéric Bazille

Jean Frédéric Bazille (1841eko abenduaren 6a1870eko azaroaren 28a) margolari inpresionista frantsesa izan zen. Montpellieren jaio zen, familia protestante baten baitan. Itxura baten umetan Eugène Delacroix pintorearen lanek erakarrita zaletu zen. Familiak ez zion trabarik ipini margolari izateko, beti ere medikuntza ikasketak jarraitu izatera. 1859an hasi zen mediku izateko ikasten eta ikasketak burutzeko 1862an Parisa joan zen. Bertan Pierre-Auguste Renoir eta Alfred Sisleyrekin egin zuen topo eta hauekin batera inpresionismoa parez pare ezagutu zuen. Charles Gleyreren akademian izena eman zuen. Lagunartekoak ere izan ziren Claude Monet eta Édouard Manet. Familiak ez zuen diru arazorik, ezta Frédericek ere, eta sasoi hartako hainbat laguni laguntzeko aukera izan zuen. 1870eko abuztuan, Frantzia eta Prusiaren arteko gerra hasi berritan armadara deitu zuten. Bitan izan zen zauritua eta urte hartako azaroan, 29 urte besterik ez zuenean, hil egin zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frédéric Bazille Aldatu lotura Wikidatan