Frantzia-Prusia Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantzia-Prusia Gerra
Collage Franco-Prussian War.jpg
Prusiar infanteria Spicherengo guduan; Jeannioten La ligne de feu (1886), Mars-La-Tourreko guduari buruzkoa; Wernerren Sedango guduari buruzko margolana; Neuvilleren Azken balak, Bazeillesko guduari buruzkoa.
Data 1870eko uztailaren 19a1871ko maiatzaren 10a
Lekua Frantzia eta Alemania
Emaitza Alemaniarren erabateko garaipena, Frantziako Bigarren Inperioaren desagerpena, Alemaniar Inperioaren aldarrikapena, Frankfurteko ituna
Gudulariak
Frantzia Frantziako Bigarren Inperioa(1870eko irailaren 4 baino lehen)
------
Frantzia Frantziako Hirugarren Errepublika (1870eko irailaren 4 eta gero)
Flag of the German Empire.svg Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa:
War Ensign of Prussia (1816).svg Prusiako Erresuma (konfederazioaren liderra)

Flagge Großherzogtum Baden (1871-1891).svg Baden
Flag of Bavaria (striped).svg Bavariako Erresuma
Flagge Königreich Württemberg.svg Württemberg
Flagge Großherzogtum Hessen ohne Wappen.svg Hesse-Darmstadt
------
Flag of the German Empire.svg Alemaniar Inperioa (1871ko urtarrilaren 18 eta gero)

Buruzagiak
Napoleon III.a
François Achille Bazaine
Patrice de Mac-Mahon
Louis Jules Trochu
Léon Gambetta
Giuseppe Garibaldi
Otto von Bismarck
Helmuth von Moltke
Karl Friedrich von Steinmetz
Albrecht von Roon
Indarrak
492.585 soldadu[1]
417,366 garde mobile[2]
Guztira: 909,951
300.000 erregular
900.000 erreserbista eta landwehr[3]
Guztira: 1.200.000
Galerak
138.871 hildako[4]
143.000 zauritu
474.414 preso
Guztira: 756.285[5]
28.208 hildako
88.488 zauritu
Guztira: 116.696[6]

Frantzia-Prusia Gerra edo Frantzia-Alemania Gerra[7] 1870eko uztailetik 1871ko maiatzera arte izandako gerra izan zen[8]. Gerra piztu zuena Emseko telegrama ospetsua izan zen. Frantzia-Prusia gerra bat baino areago, Frantzia-Alemania gerra bat izan zen, Alemaniako beste estatuek Prusiarekin bat egin zutelako (Bismarckek hala prestatua). Horixe zen, hain zuzen ere, Alemaniaren bateratzea sortu zuen kausetako bat.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1866an Prusiak Austria-Prusia Gerran Austria menderatu ondoren, Alemaniaren bateratzea bere inguruan bilatu zuen. Frantziak, bere aldetik, Luxenburgo eta beste eskualdeak anexionatu nahi zituen, baina ez zuen beste herrialdeen babesa Prusiaren aurka egiteko.

Juan Prim jeneral espainiarrak Leopoldo bere semeak Espainiako tronua onar zezan Karlos Antonio Hohenzollern-Sigmaringengoa bisitatu zuenean, Otto von Bismarck prusiarrak onespenaren alde azaldu zuen. Baina Prusiak ez zuen Kuban Espainiako subiranotasuna nahi eta akordioa desegitekotan izan ziren.

1870eko uztailan Parisen onespenaren berri izan zuten. Iritzi publikoak frantziar estatuaren erantzuna eskatu zuen. Hala eta guztiz ere, handik gutxira Karlos Antonio Hohenzollern-Sigmaringengoak bere semearen ukazio publikoa azaldu zuen. Parisek, orduan, Emsera bere enbaxadorea bidali zuen Leopoldoren idatzizko uko egite bat lortzeko, Gilen I.a Alemaniakoak ukatu zuena.

Kaiserrek Bismarcki telegrama bat bidali zion gertatutakoa kontatuz. Orduan Bismarckek telegramaren testua aldatu (Gilen I.a frantziar enbaxadorea kaleratu balu bezala) eta prentsan zabaldu zuen[9]. Honek sutan jarri zien frantziarrei eta Otto von Bismarckek Alemaniako hegoaldeko estatu guztiak batzea lortu zuen.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako gudarosteak ezin izan zuen Moltke, Manteuffel eta Roonen gidaritzapean eratua eta askoz hobeto hornitua zegoen Alemaniako gudarostea menderatu. Frantsesek izan zituzten lehen hondamendien ondoren (Wissembourg, Froeschwiller-Reichshoffen, Forbach-Spicheren, 1870eko abuztuaren hasiera), alemaniarrek Estrasburgo (iraila) eta Nancy hartu zituzten; Bazaineren gudarosteak Metzera erretiratu behar izan zuen (abuztuaren 18a), eta bertan errenditu zen urriaren 27an; hari laguntzeko Chalonsen eratu zen Mac-Mahonen gudarostea Sedanen garaitu zuten (irailaren 2a). Frantsesen errenditzeak eta 1870eko irailaren 4ean egin zen iraultzak (Bigarren Inperioaren erorketa, Hirugarren Errepublika deialdia eta Defentsa Nazionaleko gobernua eratzea) aukera eman zion Alemaniako gudarosteari hiriburu aldera jotzeko. Paris eta Versailles irailaren 18an eta 19an erori ziren. Ferrièresko elkarrizketak huts egin zuen eta frantsesek adoretsu aurre egin zieten alemaniarrei Parisen eta inguruko probintzietan. Frantsesek garaipen batzuk lortu bazituzten ere (Coulmiers, Villersexel, Rapaume), Frantziako gudarostea Orléans, Le Mans, Saint-Quentin, Herincourt eta Parisen garaitu zuten alemaniarrek (Le Bourget, Buzenval). 1871ko urtarrilaren 28an, Defentsa Nazionaleko gobernuak armistizioa izenpetu zuen. Parisko herritarrek, ordea, ez zuten onartu, eta errenditu izanak tirabira handiak sortu zituen gobernu ofizialaren (Biltzar Nazionala eta Thiers) eta indar iraultzaileen artean; horiek 1871ko martxoaren 18an gobernu iraultzailea eratu zuten: Parisko Komuna. Azkenean matxinada zapaldu bazuten ere (maiatzaren azkena), gobernuak bakearen lehen puntuak Versaillesen izenpetu zituen (otsailaren 28an) eta Frankfurteko hitzarmena ondoren (1871ko maiatzaren 10a).

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilen I.a Kaiser izendatua

Gilen I.a Versaillesko jauregiaren Galerie des Glacesen edo ispiluen galerian kaiser izendatu zuten eta, beraz, Alemaniaren bateratzea gauzatu zen. Horrela Prusiako Erresuma bere inguruan Alemaniar Inperioa sortu zuen, historian inoiz bateratuak izan ziren alemaniar estatu txikiekin batera, ezta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaietan.

Frankfurteko itunaren bitartez, Bismarckek baldintza gogorrak ezarri zituen Frantziari: Alsazia-Lorena eta bere ikatz-meategiak galtzea, isun handiak eta abar.

Frantzian Inperioa desagertu zen eta Frantziako Hirugarren Errepublika aldarrikatu zuten[14].

Bismarckek Aliantza Hirukoitza sortu zuen Austria eta Italiarekin batera. Frantziak, berriz, Errusiarekin Biko Aliantza eta 1904an Erresuma Batuarekin Entente Cordiale sortu zituen, gero Entente Hirukoitza izango zena.

Zauriak ez ziren ondo osatuak izan eta aliantza biek Lehen Mundu Gerran borrokatuko zuketen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Howard, Michael (1991), The Franco–Prussian War: The German Invasion of France 1870–1871, Routledge, 39. orrialdea, ISBN 0-415-26671-8 .
  2. Howard(1991). p. 39
  3. Wawro(2003), p. 42.
  4.   Nolte, Frédérick (1884), L'Europe militaire et diplomatique au dix-neuvième siècle, 1815–1884, E. Plon, Nourrit et ce., 527. orrialdea .
  5. Nolte(1884). pp. 526–527
  6.   Howard, Michael (1962), The Franco–Prussian War: the German invasion of France, 1870–1871, New York City: Macmillan, 453. orrialdea .
  7. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  8. Howard, Michael (1991). The Franco-Prussian War: The German Invasion of France 1870–1871. Routledge. 39. orr. ISBN 0-415-26671-8.
  9. Taylor, A.J.P. Bismarck: The Man and the Statesman. Londres: Hamish Hamilton, 1988. ISBN 0-241-11565-5
  10. Rüstow, Wilhelm; John Layland Needham. The War for the Rhine Frontier, 1870: Its Political and Military History. Blackwood, 1872
  11. Craig, Gordon A. Germany: 1866–1945. Oxford University Press, 1980
  12. Wawro, Geoffrey (2003). The Franco-Prussian War: The German Conquest of France in 1870–1871. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 0-521-58436-1
  13. Maurice, John Frederick; Wilfred James Long. The Franco-German War, 1870–71. S. Sonnenschein and Co., 1900
  14. Baumont, Maurice. Gloires et tragédies de la IIIe République. Hachette, 1956
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzia-Prusia Gerra Aldatu lotura Wikidatan