Francisco Martínez de la Rosa
Wikipedia(e)tik
Francisco Martínez de la Rosa espainiar politikari eta idazlea izan zen (Granada, 1787 - Madril, 1862). Liberala zenez gero, Errestaurazioaren garaian Frantziara egin behar izan zuen ihes, eta han Europako literaturako mugimendu berriak ezagutu zituen. Espainiara itzuli zen amnistia bati esker. Espainiako enbaxadore izan zen Erroman eta Parisen, eta Estatuko Kontseiluko ministro eta lehendakari eta gobernuburu. Literaturari dagokionez, olerkiak eta antzerki-lanak idatzi zituen, estilo neoklasikokoak gaztetan. Parisen izan zen garaian berriz (1823-1834) erromantizismoaren bidea hartu zuen. Hauek dira lan nagusiak: Poética (1827), Poesías, Elegía a la muerte de la duquesa de Frías, La conjuración de Venecia (1834), Abén Humeya.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.