Franciscus Sylvius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franciscus Sylvius.

Franciscus Sylvius —jaiotza izena: Franz de le Boë— (Hanau, Alemania, 1614ko martxoaren 15a - Leiden, Herbehereak, 1672ko azaroaren 19a) sendagilea izan zen. Leidengo Unibertsitateko irakasle izan zen. Bizitzako gertaera guztien eta eritasunen printzipioa kimikan dela zioen, eta kimika medikuntzan erabili zuen lehenetakoa izan zen. Medikuntzan mistika alde batera utzi, eta fisika eta kimikako legeez baliatu beharra zegoela zioen.

Garuneko hirugarren eta laugarren bentrikuluak bereizten dituen hodia (Sylviusen akueduktu deitua), bosgarren bentrikulua (Sylviusen bentrikulu deitua), garunaren erdialdeko arteria (Sylviusen arteria), eta aurrealdeko gingila eta parietala tenporaletik eta okzipitaletik bereizten dituen pitzadura (Sylviusen pitzadura) aurkitu zituen.

Erreferentziak