Frantziako Nazio Biltzarra
Wikipedia(e)tik
| Frantziako Nazio Biltzarra Assemblée Nationale |
|
|---|---|
| Mota | |
| Mota | Behe ganbera |
| Zuzendaritza | |
| Presidentea | Bernard Accoyer, UMP 2007ko ekainaren 26-tik |
| Osaketa | |
| Kideak | 577 |
| Alderdi politikoak | UMP (314) SRC (PS,PRG eta MRC koalizioa) (204) NC (25) GDR (22) independenteak (12) |
| Hauteskundeak | |
| Bozketa sistema | Bi itzuliko sistema |
| Azken hauteskundeak | 2007 |
| Biltzar lekua | |
| Bourbon Jauregia, Paris | |
| Webgunea | |
| http://www.assemblee-nationale.fr/ | |
Frantziako Nazio Biltzarra[1] edo Frantziako Asanblea Nazionala[2] (frantsesez Assemblée Nationale) Frantziako legebiltzarreko bi ganberetako bat da. Beste ganbera Senatua da (Sénat).
Nazio Biltzarra 577 diputatuk osatzen dute. Horietako bakoitza aukeratzeko, gehienez ere bi bozketa egiten dira, eta diputatu bakoitzak hauteskunde barruti zehatz bat ordezkatzen du.
Biltzarra eta ber diputatuen agintaldiaren gehienezko iraupena bost urtekoa da. Frantziako Presidenteak Biltzarra desegin dezake (eta hauteskunde berriak deitu), azkeneko urtean jada egin ez badu behintzat.
Nazio Biltzarraren egoitza ofiziala Palais Bourbon da, Sena ibaiaren ertzean, Parisko 7. barrutian.
Palais Bourbon, Frantziako Biltzar Nagusiaren egoitza.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Ibon Sarasola eta beste: «asamblea» sarrera, Zehazki hiztegia.
- ↑ «Asamblea Nacional» sarrera, Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez)Webgune ofiziala