Fritz Reuter
Wikipedia(e)tik
Fritz Reuter (Stavenhagen, Mecklenburg-Schwerin, 1810eko azaroaren 7a - Eisenach, Alemania, 1874ko uztailaren 12a) alemaniar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
1836. urteko manifestaldi iraultzaileetan parte hartu izanagatik salaturik, hasieran hiltzera kondenatu bazuten ere, 30 urteko espetxe-zigorra eman zioten. Zazpi urteren buruan kalean zen, eta administratzaile, institutuko eta unibertsitateko irakasle izan zen hurrenez-hurren.
Alemaniako giroa islatzen zuten eleberriak eta autobiografiak idatzi zituen batez ere. Obra garrantzitsuak: Ut de Franzosentid (1859, "Frantses okupazio-garaiko oroitzapenak"), Ut mine Festungstid (1862, "Nire espetxealdia") eta Ut mine Stromtid (1862-1864, "Administratzaile nintzenean").
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.