Frixo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frixo eta Hele. Erromatar freskoa.

Frixo, greziar mitologiako pertsonaia bat da.

Frixo, Atamante erregearen eta honen lehen emaztearen semea da. Bere aita berriz ezkontzean, Inok, bere amaordeak, jelosiagatik, Frixo eta honen arreba zen Heleren aurka azpijoko bat pentsatzen du, biak sakrifikatuak izateko. Baina, orduan, urrezko larrua duen ahari batek, biak airean eramaten ditu, Kolkidarantz, nora soilik Frixo heltzen den, bere arreba Hele, bidean erortzen baita, itsasora, Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Beltza banatzen dituen itsasartean, ondoren, greziar garaian, Helesponto (Heleren itsasoa) bezala ezagutuko zena, eta, gaur egun, Dardaneloetako itsasartea izena duena.

Kolkidara iristean, eskualde honetako errege zen Eetesek ondo hartzen du, bere alaba eman ziona emazte bezala. Bere abentura ondo amaitu zelako Zeusi eskerrak emanez, Frixok, jainkoaren omenez sakrifikatu zuen Kolkidaraino eraman zuen aharia, honen larru preziatua Eetes erregeari eskainiz, Ares jainkoari sagaratu ziona.

Urrezko ahari-larrua, Ares jainkoaren baso sakratuko haritz batean iltzatua izan zen, eta, horren zaintza, herensuge bati eman zitzaion. Larru hau da Jason eta gainontzeko argonautek bilatu eta lortu behar izan zutena, Pelias erregearen aginduz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frixo Aldatu lotura Wikidatan