Fukushima Masanori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fukushima Masanori

Fukushima Masanori (japonieraz 福島正則, 1561-1624), Japoniako historiako Sengoku aroaren amaiera eta Edo aroaren hasiera arteko samurai eta daimyō japoniar bat izan zen. Toyotomi Hideyoshiren zerbitzarietako bat izan zen eta 1583ko Shizugatakeko guduan borrokatu zuen, non Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala ezagutua izan zen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masanori Owari probintzian jaio zen, eta Fukushima Masanoburen semea zen. Gudu batean, lehen aldiz, Mikiko setioan parte hartu zuen, Harima probintzian, jarraian, Yamasakiko guduan parte hartu zuelarik, eta, gudu honen ondoren, 500 kokuko sari bat eman zioten.

Errekonozimendua "Shizugatakeko Zazpi lantzetako" bat bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1583an gertatu zen Shizugatakeko guduan (Azuchi-Momoyama aroaren zati bat), Masanorik, jeneral etsai baten lehen burua mozteko ohorea izan zuen (Osagato Ieyoshirena zehazki), eta, beraz, bere 500 kokuko saria, 5.000ra igo zitzaion, beste seiek, 3.000 kokuko saria jaso zuten bitartean.

Kanpainak Korean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masanorik, Hideyoshiren kanpaina askotan parte hartu zuen, baina Kyushura eginiko espediziorarte ez zen daimyo bihurtu, Iyo probintzian 110.000 kokuko han bat jaso zuenean. Handik gutxira, Korearen inbasioetan parte hartu zuen, non, handik gutxira, sariak jaso zituen Ch'ungjuko guduan izan zuen partehartzeagatik.

Ondorengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korearen inbasioan parte hartu ondoren, Masanorik, Toyotomi Hidetsuguren exekuzioa bultzatu zuen. 10.000 soldadu zuzendu zituen 1595ean Seigan Tenplua eta Koya mendirantz, eta Hidetsuguk seppuku egin arte zain geratu zen, eta, beraz, 90.000 kokuko gehikuntza jaso zuen bere sarian, Kiyosun Hidetsugurena izan zen hanaz gain, Owari probintzian.

Masanori, Tokugawa Ieyasuren armadara batu zen Sekigaharako guduan, honela, bere lurraldeen domeinua ziurtatu zuelarik, hauek, beranduago, bere ondorengoek galduko zituztelarik Tokugawa shogunerriaren zerbitzura zeuden hatamoto bihurtzean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fukushima Masanori Aldatu lotura Wikidatan