Katō Kiyomasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fitxategi:KatoKiyomasa.jpg
Kato Kiyomasaren estatua Kumamoto gazteluaren aurrean

Katō Kiyomasa (japonieraz 加藤清正, 1561ko uztailak 25-1611ko abuztuak 2), Japoniako historiako Sengoku aroaren amaierako eta Edo aroaren hasierako daimyō japoniar bat izan zen.

Lehen urteak eta bere karreraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kato Kiyomasaren erretratua

Kiyomasa Owari probintzian jaio zen eta Katō Kiyotadaren semea zen. Kiyotadaren emaztea, Ito, Toyotomi Hideyoshiren amaren lehengusina zen. Kiyotada, bere semea oraindik oso gaztea zenean hil zen, eta, beraz, handik gutxira, Toyotomi Hideyoshiren zerbitzura sartu zen, hamalau urteko adina eta 170 kokuko sari bat baino ez zuenean.

Hideyoshiren armadarekin borrokatu zuen Yamazakiko guduan, eta, beranduago, Shizugatakeko guduan, non, bere partehartze nabarmenagatik, Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala ezagutua izan zen. Hideyoshik, Kiyomasaren saria 3.000 kokura igoz errekonozitu zuen.

1586an, Sassa Narimasari Higo probintzia konfiskatu zitzaionean, Kiyomasak 250.000 koku lur jaso zituen (ia probintziaren erdia), Kumamoto gazteluaz gain, bere egoitza ofiziala bihurtu zena.

1592an, Korearen japoniar inbasioetara batu zen.

Kiyomasa, Korearen inbasioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiyomasa, Hideyoshik egin zuen Chosŏn dinastiak gobernaturiko Korearen inbasioko hiru komandante nagusietako bat izan zen. Konishi Yukinagarekin batera, Seul eta Busan hartu zituen, beste funtsezko hiri batzuen artean.

Ondorengo bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budista sutsu bezala, Kiyomasak, Nichiren tenpluen eraikitzea bultzatu zuen. Konishi Yukinagarekin gatazka batzuk izan zituen, ondoko Higo probintzia gobernatzen zuena, eta, gainera, kristaua zena. Kiyomasa, kristautasuna ezabatzeagatik izan zen ospetsu, eta, beraz, Hondoko guduan, haurdun zeuden emakume kristau guztien sabelak ireki eta haien haurrei burua mozteko agindu zuen.

Sekigaharako guduan, Kiyomasa Kyushun geratu zen, Tokugawa Ieyasuren ekialdeko armada babestuz. Tokugawa klanarenganako bere leialtasunagatik, Kiyomasa, bere antzinako arerioa izan zen Konishiren (Ishida Mitsunariren alde egin zuena) lurrekin saritua izan zen, bere domeinua, 530.000 kokuraino handitu zuelarik.

Bere ondorengo urteetan, Kiyomasa, Toyotomi Hideyori eta Tokugawa Ieyasuren arteko geroz eta arazotsuagoak ziren harremanetan bitartekari bezala aritzen saiatu zen. 1611n, batzar horietako batetara joateko itsasozko bidaian, gaizki sentitzen hasi zen, eta joan beharreko lekura iritsi eta gutxira hil zen. Honmyō tenpluan lurperatua izan zen, Kumamoton, baina baditu hilobiak Yamagata prefekturan eta Tokion ere.


Aurrekoa
Lehena izan zen
Kumamotoko jauna
1587-1611
Ondorengoa
Katō Tadahiro
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katō Kiyomasa Aldatu lotura Wikidatan