Fung Yu-Lan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fung Yu-Lan (Tanghe konderria, Henan, Quing Handien Inperioa, 1895 - Pekin, Txinako Herri Errepublika, 1990) filosofoa izan zen; Txinan XX. mendean izan den filosoforik garrantzitsuena. Pekingo eta Columbiako unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Txinako filosofiaren historia (1934) eta Filosofia arrazional berria (1939) liburuetan XII. mendeko neokonfuzionismoa eguneratu zuen. Komunismoa Txinan nagusitu zenean, filosofia alde batera utzi eta historiako lanak egiten hasi zen. Gero, ikuspegi marxista zuen Txinako filosofiaren historia berria eman zuen argitara (1962 - 1964).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fung Yu-Lan Aldatu lotura Wikidatan