Gérard Desargues
Wikipedia(e)tik
Gérard Desargues (Lyon, Frantzia, 1593 - 1662) ingeniaria eta matematikaria izan zen. Lan handia egin zuen matematika alorrean. Harena da Desarguesen teorema izenaz ezagutzen dena. Era berean, ikerketa sakonak egin zituen sekzio konikoei eta hirukiei buruz; azterketa horietan oinarrituta landu zuen Ponceletek bere teoria irudi homologikoei buruz.
Lan aipagarriak: Traité de la section perspective (1636). Brouillon projet d´une atteinte aux événements des rencontres d´une cône avec un plan (1639). Azken liburu horretan geometria proiektiboaren oinarriak idatzi zituen, eta lan horrek eragin handia izan zuen Pascalengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Category:Geometers