GOR Diskak

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:20, 20 apirila 2015
GOR
Sortze urtea 1991
Egoera Aktiboa
Banatzailea Gor Banaketak
Generoa(k) punk
ska
heavy
pop
rock
dance
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Kokapena Iruñea, Nafarroa
Webgune ofiziala http://www.gordiscos.com/index.php?hizk=eu

GOR Iruñean (Nafarroan) 1991n sortutako diskoetxea da. Harrezkero, Euskal Herriko zein Espainiako rock independentea bultzatzen saiatu dira, euskaraz zein gaztelaniaz abestuta. Haiekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte: punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala...

Diskoetxe honek Euskal Herriko talde ospetsuenetako batzuekin egin du lan, Berri Txarrak edo Skalariak kasu. Baina, aldi berean, mota guztietako rock talde gazte frankori lagundu die lehendabiziko ataletan. Izan ere, azken urteotan Iruñerrian rock talde andana sortu dira.

Haren jarduera lau ataletan banatzen da:

  • Diskoetxea: Gor Diskak
  • Management: Gor Kontratazioa
  • Banakuntza: Gor Banaketak
  • Argitaletxea: Jarauta Musika Edizioak

Musika taldeak

Kanpo loturak