Zea Mays (musika taldea)
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arto».
Zea Mays | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bilbo, Bizkaia |
Musika mota | rock-pop |
Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria |
Urteak | 1997 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gor, Gaztelupeko Hotsak, Bonberenea Ekintzak, Garden Records |
Taldekideak | |
Asier Basabe Ruben Gonzalez Iñaki Imaz Aiora Errenteria | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
Gune Ofiziala | |
Zea Mays rock estiloko euskal musikako talde bat da, Bilboko Errekalde auzoan 1997an sortua.[1]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asier Basabe (bateria)
- Ruben Gonzalez (baxua)
- Iñaki Imaz (gitarra)
- Aiora Errenteria (ahotsa)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen.[2] Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte hartako Euskal Herriko diskorik onena izan zen, Mondo Sonoro aldizkariaren iritzira. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten Holandatik.
2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten. 2003ko udan Europatik beste bira bat egin zuten: Alemanian eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten[3] eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.
Puntako taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005eko martxoan euren hurrengo diskoa plazaratu zuten: Sortuz, grabitatearen aurka. Disko honek arrakasta handia izan zuen eta taldea Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtu zen orduan. 2006ko abenduan 18/98 taldearen aldeko diskoan parte hartu zuten Astero, ostera hastera kantarekin. Maialen Lujanbio bertsolariaren hitzekin egindako kanta izan zen.[4]
2007an taldeak hamar urte bete zituen. Urte horretan kaleratutako Morphina diskoarekin taldearen ordura arteko ibilbidea laburbiltzen zuen DVDa jarri zuten salgai, hamarkada oso batean eskainitako kontzertuen irudiak biltzen zituena.
Negua joan da ta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean aldiz, Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. Disko honetan azaldu zen berehala arrakasta itzela lortu zuen Negua joan da ta abestia. Bideoklipak ere izugarrizko arrakasta izan zuen,[5] Ainhoa Moiuak keinu hizkuntzan egindako interpretazioa, hain zuzen ere.[6]
Ondoren beste bi disko etorri ziren, Da eta Harro.
20 urte eta gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an beren 20 urtetako ibilbidea laburbilduz abesti onenekin egindako bilduma plazaratu zuten, Zea Mays, 20 urte.[1] Urte berean Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean hiru abestitako singlea argitaratu zuten. Disko horretan Elektrizitatea, Gaur eta Negua joan da ta abestiak zeuden.[7] 2019an disko berria atera dute, Atera izenekoa hain zuzen ere.
Adarra saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adarra Sariaren 2023ko edizioan, Zea Mays rock taldeak jaso zuen saria. Izandako ibilbide «arrakastatsu eta kalitatezkoa» baloratu zuen epaimahaiak eta nabarmendu zuen hainbeste kolaboratzaile izatea diskoetan zein zuzenekoetan.[8]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zea Mays (1998, Gor)
- Elektrizitatea (2000, Gor)
- Harrobian (2002, Gaztelupeko Hotsak)
- Sortuz, grabitatearen aurka (2005, Oihuka)
- Morphina (2007, Bonberenea Ekintzak)[9]
- Era (2010, Bonberenea Ekintzak)[10]
- Da (2013, autoedizioa)[11]
- Harro (2016, Garden Records)[12]
- Zea Mays 20 urte (2017, Garden Records)[13]
- Zea Mays, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (2017, Garden Records) - 3 abesti[14]
- Atera (2019, Garden Records)[15]
Kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AEKantuz (2002, Elkar)
- Errekalde Heavy Metal (2003, Errekalde Heavy Metal)
- 18/98+... auzolanean (2006, Gara)
- Ibilaldia 2015 (2015)
- Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada (2017, Erroa)
- Aspalditik gatoz, urrutira goaz (2016, Bonberenea Ekintzak)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Adarra saria [8]
- 2021: Lauaxeta Saria
- 1998: Telebilbao saria Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan.
- 1997: Gaztea maketa lehiaketa [16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Uriola.eus. (2017-11-28). «Zea Mays taldearen lan berria 'Zea Mays 20 urte'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays» www.historiasderock.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Zea Mays» historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «'Astero ostera hastera', Maialen Lujanbio eta Zea Mays bat eginik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ all_powerful_Oz. «Zea Mays-en 'Negua joan da ta' bideoklipa» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «'Keinu hizkuntza ikastea ez da zaila; gogoa bakarrik behar da horretarako'» Argia 2011-05-05 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays. 20 urte» Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 2018-02-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ a b Mateo, Iraitz. «Zea Mays taldearentzat izango da hamargarren Adarra Saria» Gara (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Zea Mays – Morphina | Bonberenea. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ Zea Mays – Era | Bonberenea. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Da» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Harro» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays 20 urte» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Zea Mays, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Atera» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).