Berri Txarrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berri Txarrak
Berri Txarrak Azkena Rock Festival jaialdian, Gasteizen
Berri Txarrak Azkena Rock Festival jaialdian, Gasteizen
Datuak
Ezizenak BTX
Jatorria Lekunberri (Nafarroa)
Musika mota Metal alternatibo
Rock alternatibo
Urteak 1994 - gaur egun
Diskoetxeak Gor Diskak
Roadrunner Records
Webgunea www.berritxarrak.net
Taldekideak
Gorka Urbizu
David Gonzalez
Galder Izagirre
Lehenagoko taldekideak
Aitor Goikoetxea
Aitor Oreja
Mikel Lopez "rubio"

Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.

Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.

Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.

2001eko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).

Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri, hardcorea, metala eta emo estiloa batuz. "Denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).

Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.

2008ko maiatzean Mikel Lopez "Rubio" baxu-jotzaileak Zertarako Amestu Tour 2008 bira amaitzean taldea utziko zuela iragarri zuen[1].

Taldeak 2009ko irailaren hamalaurako (2009/09/14) iragarri du disko berriaren kaleratzea. Disko honetan David Gonzalez izango da baxu-jotzaile, eta Roadrunner Records zigilupean argitaratuko da.

2010eko abuztuaren 9an taldea uztea erabaki zuela jakinarazi zuen Aitor Goikoetxeak[2], Galder Izagirreri lekua utziz bateria lanetan.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
Gorka Urbizu
Mikel Lopez "Rubio" David Glez.
Aitor Oreja
Aitor Goikoetxea Galder Izagirre
Gitarra eta ahotsa Baxua 2. Gitarra Bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berri Txarraken afixa

Zazpi lan atera dituzte, hautetatik sei komertzializatuak izan dira.

Honez gain, beste zenbait bildumatan hartu dute parte:

  • 'Nafarroa, hitza dantzan' (Gor, 2001).
  • 'Navarra, tierra de rock / Rock Lurraldea'.
  • 'Tributo a Judas Priest' (Zero Records, 2000).
  • 'Bisai Berriak', 2002an Elorrion ospatu zen Gazte Topagunerako idatzia.
  • Kop taldearen Nostrat diskoan, Sols el poble salva el poble kantuarekin.
  • 'Min hau', '18/98+... Auzolanean' bildumarako.
  • Denak ez du balio (singles 1997 - 2007)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berri Txarrak Aldatu lotura Wikidatan