Gabiria dorrea

Koordenatuak: 43°06′39″N 2°24′55″W / 43.11097°N 2.4152°W / 43.11097; -2.4152
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabiria dorrea
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Bergara)
Gabiria dorrearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°06′39″N 2°24′55″W / 43.11097°N 2.4152°W / 43.11097; -2.4152
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
arkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001579
35

Gabiria dorrea Bergaran dagoen XV. mendeko jauregia da, XVII. mendean handitua.

1964ko urtarrilaren 17ko aginduaren bidez Gabiria dorrea monumentu historiko-artistiko izendatu zen. 2002ko maiatzaren 31an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna, Euskal Kultura ondareari buruzko 7/1990 legera egokituz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabiria dorrea, Ozaetatarren dorrearekin gertatu zen bezala, XV. mendean moztu zuten. Hala ere, Ozaetatarrek ez bezala, Gabiriatarren dorrea mende horretako bigarren erdian berreraiki egin zuten leku berean.

XVII. mendean jauregia handitu zuten (1619 eta 1634 bitartean), eta gainera gaur egun dituen leihoak, armarria eta sartzeko atea eta bertako inskripzioa eraiki zituzten.

Dirudienez, 1719an su hartu zuen, baina gero indartu egin zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina etxe bakarra da, oinplano laukizuzena du eta gehiena harri-hormaz egina dago. Baoen eta garitoien azpaduretan harlandua erabili zuten. Lau isurkiko estalkia du, zeramika-teilaz egina. Garitoiek ez dute garaiera hori garaitzen, teilatu-hegalek mozten baitituzte. Hego-ekialdeko izkinak, garitoia izan beharrean, armarri handi bat dauka.

Ikusten den eraikina Erdi Aroko dorrearen berreraikuntzaren eta handitzearen ondorio da. Sotoetan 1,3m inguruko lodiera duten murruak daude oraindik, eta, dirudienez, jatorrizko dorrea izan zenaren angeluzuzena osatzen dute. Beheko eta lehen solairuetan murru horietako bat galdu da. Hesizko barru-hormak ere badaude.

Gaur egungo fatxada nagusia jatorrizkoa baino aurrerago dago, eta baoen lau ardatz ezartzen ditu. Beheko solairuak aireztatzeko bao txikiak dauzka; ate nagusiak listelak ditu, eta inskripzio bat goiko partean. Lehenengo solairuak balkoi molduratuak ditu; ate nagusiaren gainean dagoena besteak baino handiagoa da. Bigarren solairuko leihoek azpadurak dituzte. Bao guztiak, atea izan ezik, estalita ditu.

Eskuin aldeko fatxadak handitu zuteneko aztarnak dauzka, eta zati berriko baoak aurreko fatxadako baoak bezalakoak dira. Zatirik zaharrenak jatorrizko baoen markak dauzka: ordenatu gabeko eta ardatz zentral batekin ordezkatutako bi ardatz.

Gainontzeko fatxadek etxe bizitza normal batek bezala dauzkate baoak.

Sotoak habe handiak ditu. Solairu nagusian zoladuraren parte bat lauzaduraz egina dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa