Gail (ibaia)

Koordenatuak: 46°36′23″N 13°53′15″E / 46.6065°N 13.8874°E / 46.6065; 13.8874
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Austriako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gail (argipena)».
Gail (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera122,2 km
Geografia
Map
Koordenatuak46°36′23″N 13°53′15″E / 46.6065°N 13.8874°E / 46.6065; 13.8874
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Karintia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.413,9 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria45,08 m³/s
IturburuaObertilliach (en) Itzuli
Bokalea
()
Drava

Gail (eslovenieraz Zilja, italieraz Zeglia eta friuleraz la Gail) Austriako hegoaldeko ibai baten izena da. Drava ibaiaren eskuinaldeko ibaiadarrik handiena da.[1][2] Mendebaldetik ekialdera doa, Ekialdeko Tirol eta mendebaldeko Karintia zeharkatuz, Gailtal bailaran, Italiaren eta Esloveniaren arteko mugaren iparraldean.

Eraldaketak ibaiaren bidean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haranean betidanik ibaiaren uholdeak pairatu izan dira, maiz ibaiertzeko zelai eta herriak urakhartzen baitzituen. [3] 1875ean hasi ziren obrak, ibaia kanalizatzeko, eta dikeak eraiki ziren ibaia eta euste-arroak geldiarazteko, ur soberakina metatzeko ur handia izanez gero. Obren ondorioz, arazo berriak sortu ziren: material fina, harea eta lokatza sedimentatuz joan zen, eta ibaiari hustubidea zailtzen zitzaion; sortutko buztina eta harea kentzea lan garestia delarik. Gainera, ibaiko biotopoak gutxi ziren, arriskua izanik Gailek zeharkatzen duen Görtschachter Moos-Obermoos erreserba naturalerako, 1.242 hektareako hezegune baliotsua. 2012tik 2014ra bitartean, Villach inguruan 20 km-ko tartea berritzeko proiektua egin zen, dikeen arazoak konpondu eta egoera leheneratzeko[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]