Gaio Zesar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaio Zesar (Karlsruheko museoan)

Gaio Zesar, latinez Gaius Vipsanius Agrippa eta Gaius Julius Caesar Vipsanianus (K. a. 20 - K. o. 4), Agripa eta Julia Maiorren seme zaharrena izan zen.

K. a. 12an, aita hil zenean, Luzio Zesar anaiarekin batera, Augustok semetzat eta oinordekotzat hartu zituen. Kontsul izendatuta, principes iuventutis (Gaztaroko printzeak) titulua jaso zuten. Haien omenez tenpluak eta estatuak eraiki zituzten. Hala nola Nîmes hiriko Maison Carrée.

Nolanahi ere, Luzio Zesar K. a. 2an hil zen, eta Gaio bi urte beranduago, 24 urte zituela, Armeniako kanpaina militar batean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaio Zesar Aldatu lotura Wikidatan