Augustoren Mausoleoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Augustoren Mausoleoa
Augustoren Mausoleoaren kokapena Antzinako Erroman.

Augustoren Mausoleoa, K. a. I. mendeko hil tenplu ikusgarri bat da, oinplano zirkularrekoa, Erroman dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mausoleoaren eraikuntza, Augustok berak hasi zuen, K. a. 29an, Alexandriatik itzuli ondoren, K. a. 31n, Aktiumeko guduan Marko Antonio garaitu eta honela Egipto konkistatu ondoren. Alexandrian egon zenean, Alexandro Handiaren hilobi helenistikoa ikusi zuen, ziuraski, oinplano zirkularrekoa, hau, bere hilobi propioa eraikitzeko oinarri bezala hartu zuelarik. Bertan lurperatua izan zen lehen pertsona, Martzelo izan zen, Augustoren iloba, K. a. 23an hil zena. Honen ondoren, Marko Agripa, Druso, Luzio Zesar eta Gaio Zesar lurperatuak izan ziren bertan. Augusto, 14an lurperatua izan zen, jarraian, Druso Gaztea, Livia Drusila eta Tiberio lurperatuak izan zirelarik. Ez da ezagutzen Klaudio enperadorea toki berean lurperatua izan ote zen. Mausoleo honetan lurperatua izan zen azken pertsonaia, Nerva enperadorea izan zen, 98an. Erromatar Inperioko tronuan honen ondorengoa izan zena, Trajano, erraustua izan zen, eta bere errautsak, Trajanoren Zutabearen oinean urrezko kutxa batean utzi ziren.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste garai batean, Erromako lurperaketa toki garrantzitsuena izan zena, gaur egun, belar txarrez eta nekostaz betea. Jazoera asko jasan ditu denboran zehar, mahasti, lorategi edo baita Erdi Aroko gotorleku bezala ere erabili izan delarik.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak, egitura zirkular bat bezala pentsatua, 87 metroko diametroa zuenk, eta, sarreran, bi obelisko zituen. Barnealdea, euren artean lotutako pasabide kontzentrikoz josia zegoen, familia inperialeko pertsonaia ezberdinen errautsak aurkitzen ziren tokia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augustoren Mausoleoa Aldatu lotura Wikidatan