Gas Natural (enpresa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gas Natural
Mota Elkarte Anonimoa
Sektorea Gasa
Sorrera 1991
Egoitza Bartzelona
Presidentea Salvador Gabarró Serra
Merkatuak Mundua
Akziodunak Repsol, La Caixa
Webgunea http://www.gasnatural.com

Gas Natural elektrizitatea eta gasa hornitzen duen enpresa kataluniarra da. 1991. urtean sortu zen Catala de Gas, Gas Madrid eta bestelako gas enpresa espainiarren batzearen ondorioz. Gaur egun hamar milioi bezerotik gora dauzka, horietatik erdia Espainian daudelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catala de Gas enpresaren aitzindaria 1843. urtean sortu zen "Sociedad Catalana para el Alumbrado por Gas" izenarekin. Bien bitartean Gas Madrid 1832. urtean sortu zen Madrilen. Gasa eta elektrizitzatearen garapen eta zabalketaren bitartez enpresa hauek garrantzia hartzen joan ziren.

1991. urtean gasaren merkatuaren erregulazio berria zela eta, Catalana de Gas eta Gas Madrid elkartu egin ziren Repsolen jabetzakoak ziren beste hainbat gas konpainia txikiekin batera. Horrela, Gas Natural eratu zen. Urtebete beranduago Gas Natural, Espainiatik kanpoko bere lehen inbertsioa egin zuen Argentinan. 1990eko hamarkadan zehar hegoamerikako beste hainbat herritan egin ditu inbertsioak.

2002an elektrizitatearen merkatuan hasitako liberalizazioak eraginda Gas Naturalen ohiko merkatua zen gasaz gain elektrizitatea eskaintzen hasi zen.

Gas Natural, Endesa eta Iberdrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salvador Gabarró, Gas Natural enpresako lehendakaria.

2003ko martxoan, Gas Naturalek Iberdrola erosteko eskaintza aurkeztu zuen. Iberdrolak "aurkakotzat" jo zuen eskaintza hori eta akziodunei eskaintza ezezteko eskatu zieten. Ondorengo presio politikoek eta garai hartan Espainiako gobernuan zegoen PPren ezezkoak eraginda, bertan behera geratu zen erosketa eskaintza hori.

2005eko irailaren 5ean Gas Naturalek Endesa erosteko eskaintza aurkeztu zuen, enpresaren akzio bakoitzeko 21,3 euro ordainduko zuela esanez. Endesak eskaintza hori ezeztatu, eta bere presidente den Manuel Pizarrok, enpresa askoz gehiago balio zuela esan zuen. Horrez gain, Endesa erosteko eskaintza horren atzean, Kataluniako nazionalismoaren asmoak zeudela salatu zuen Alderdi Popularrak.

2006ko otsailaren 21ean, Endesak beste erosketa eskaintza bat jaso zuen, oraingoan E.On konpainia elektriko alemanak aurkeztua. Eskaintza hau, Endesako akzio bakoitzarengatik 27 euro ordaintzen zituen, eta Endesako presidentearekin onespenarekin aurkeztu zen. Ondoren, Endesako buruek auzitegietara jo zuten Gas Naturalen eskaintza eteteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gas Natural (enpresa) Aldatu lotura Wikidatan