Gato Pérez
Gato Pérez, jaiotza-izenaz Javier Patricio Pérez Álvarez (Buenos Aires, Argentina, 1951 - Bartzelona, Katalunia, 1990), argentinar musikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Argentinan jaio arren, 1966az geroztik Bartzelonan jarri zen bizitzen, eta bertan bukatu zituen konposizio eta gitarrako ikasketak. Zenbait musika-taldetan kantari eta gitarra-jotzaile izan ondoren, 1974an bere taldea sortu zuen, Secta Sónica izenekoa. Handik lau urtera bakarlari gisa aritu zen. Ospe handia lortu zuen hainbat musika-generotan: saltsa, milonga, funkya, rocka... Baina 1980an runba generoan espezializatu zen, eta telebistako programa askotan kantatzeko deitzen zuten.
Abesti ugari idatzi zituen; aipagarrienak, Romesco (1979), Atalaya (1981), Prohibido matar a los gatos (1983) eta Música (1985).
Bere ibilbide profesionala ustekabeko gaixotasun batek eten zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.