Geirangerfjord

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Geirangerfjord Norvegian kokatuta dagoen fiordo bat da, More og Romsdal konderriaren hegoaldeko muturrean, Sunnmore lurraldean. Storfjord izeneko fiordoaren 15 kilometroko adar bat da. Fiordo honen buruan, Geiranger izeneko herrixka dago.

Fiordoak dira Norvegiako toki turistikoenetako eta bisitatuetako bat, eta UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago, Nærofjordekin batera.

Fiordo hau, Akerneset mendiaren mehatxupean dago uneoro. Izan ere, mendi honek higadura jasaten du. Mendia fiordorantz amilduko balitz, gertu aurkitzen diren Geiranger eta Hellesylt herrixkak hamar minutuan erabat hondoratuko lituzkeen tsunami bat eratuko litzateke.

Fiordoan zehar, bertan behera utzitako hainbat landetxe dago. Storfjordens venner izeneko elkarteak eraman du toki hauen zaharberritzea. Ohi, gehien bisitatuak direnak, honako hauek dira: Skagefla, Knivsfla eta Blomberg. Skageflara, oinez hel daiteke Geirangerretik. Besteetara heltzeko, berriz, ontzian joan behar da. Gainera, fiordo honek, urjauzi harrigarri batzuk ere baditu.

Kotxe garraioa, turismo bidaia ere badena, Fjord1en bidez egiten da. Fiordoaren luzera osoan zehar doa, Geiranger eta Hellesylt herrixken artetik.

Urjauziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiordo honetan aurkitzen diren bi urjauzirik garrantzitsuenak Zazpi Ahizpak eta Suitor izenekoak dira, fiordoaren alde banatan.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Geirangerfjord Aldatu lotura Wikidatan