George Gallup
Wikipedia(e)tik
George Gallup (Iowa, Ameriketako Estatu Batuak, 1901 - Suitza, 1984) estatistikalaria izan zen. Hauteskundeetarako iritzi-galdeketak egin zituen batez ere. Emo Roperrekin eta Archibald Crossleyrekin inkesta bat egin eta Rooseveltek Landoni hauteskundeak irabaziko zizkiola esan zuen, eta asmatu; horrek eman zion ospea. Hauteskundeetarako «Gallup galdeketa» delakoa asmatu zuen. Sistema horrek estatua partetan bereizten du matematika-formula jakin baten arabera, eta parte edo talde bakoitzeko iritzi bakoitzeko erakusgarri bat hartu eta aztertu egiten da. Ekonomia-inkestak ere egin izan dira haren metodoa oinarri hartuta.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
