Lando
Lando[1] (Erroma (?)-914ko otsailak 5) Eliza Katolikoko 121. aita santua izan zen 913 eta 914 bitartean.
Pornokrazia deritzon garaiko hirugarren aita santua, bere aurrekoa bezala, Landon Teofilakto I.a senatari erromatarraren, bere emazte Teodoraren eta bien alaba zen Maroziaren eraginez aukeratua izan zen, lau hilabetez, erromatar alde ezberdinak bakoitza bere hautagaia aita santu bihurtzeko borrokan aritu ondoren.
Sei hilabete baino gehixeago iraun zuen bere aitasantualdian ez dago garrantzizko gertakaririk. Gertatu zen gauzarik nabarmenenak Joan Tossignanokoa, Teodoraren babestua eta beranduago Joan X.a aita santua izango zena, Ravenako artzapezpiku bezala izendatu izana eta aita santuaren hutsezintasunaren aurkakoa zela izan ziren.
1978an Joan Paulo I.a aita santu bihurtu zen arte, ordura arte sekula erabili ez zen izen bat eraman zuen azkeneko aita santua izan zen.
Erreferentziak[aldatu]
| Aurrekoa Anastasio III.a |
Aita Santua 913-914 |
Ondorengoa Joan X.a |