George William Hill

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

George William Hill (1838ko martxoak 3-1914ko apirilak 16) astronomo eta matematikari estatubatuar bat izan zen.

Hill New Yorken jaio zen, eta bere familiarekin West Nyackera joan zen bizitzera berak zortzi urte zituenean. Bigarren hezkuntzako eskolara joan ondoren, Hill Rutgers Unibertsitatean graduatu zen 1859an. 1861ean Massachusetts estatuko Nautical Almanac Office delakoan lan egin zuen, Cambridge hirian. Bere lana hiru gorputzen problema deskribatzen duten matematiketan zentratu zen. Ondoren Jupiter eta Saturno planetek Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen orbitagan eragiten duten perturbazioa ikertu zuen.

American Mathematical Societyko presidente izatera iritsi zen 1894an, kargu hau bi urtez betez. Edinburgoko Errege Elkarteko kide aukeratua izan zen 1908an, baita Belgika (1909), Kristiania (1910) eta Suediako (1913) akademietakoak ere beste batzuen artean.

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena jaso dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]