Georges Rodenbach

Wikipedia, Entziklopedia askea
83.57.158.46 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 11:59, 22 maiatza 2015
Georges Rodenbach.

Georges Raymond Constantin Rodenbach (Tournai, Belgika, 1855eko uztailaren 16a - Paris, Frantzia, 1898ko abenduaren 25a) belgikar poeta izan zen, frantsesez idatzi zuena.

Biografia

La Jeune Belgique aldizkarian idatzi zuen gaztetandik. Zuzenbide ikasketak albo batera utzi, eta literatura idazten hasi zen. Parisen jarri zen bizitzen gero, eta poema-liburu hauek argitaratu zituen: Le foyer et les champs (1877, Sutondoa eta zelaiak), Les tristesses (1879, Tristeziak), La mer élégante (1881, Itsaso dotorea), L´hiver mondain (1884, Munduko negua), La jeunesse blanche (1886, Gazteria zuria), La règne du silence (1891, Isiltasunaren erresuma) eta Le miroir du ciel natal (1898, Jaiotzako zeruko ispilua).

Rodenbachenak dira, halaber, Bruges-la-Morte (1892, Brujas hila) eta La cerillonneur (1897, Kanpaijolea) eleberriak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Rodenbach Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak