Gerhard Mercator
Wikipedia(e)tik
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea. |
Gerhard Kremer Mercator (Rupelmonde, 1512 - Duisburg, 1594) flandestar geografoa, matematikaria eta kartografoa izan zen. Karlos V.aren aginduz aritu zen lanean. Flandesko geografia aztertu zuen, eta lurreko eta zeruko esfera bana egin zituen. Mundu osoko mapa bat ere egin zuen, itsasgizonek erabil zezaten. Atlas bat egiten hasi zen (1585), geroago bere semeak argitaratu zuena (1594).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.