Gilbert eta Ellice uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilbert eta Ellice uharteak
Gilbert and Ellice Islands
1892 – 1976
Britainiar kolonia
Gilbert eta Ellice uharteetako bandera

Gilbert eta Ellice uharteetako armarria


Ereserkia

[[Fitxategi:God Save the Queen|280px]]
Geografia
HiriburuaTarawa
Ekonomia
DiruaLibera esterlina
Kultura
Hizkuntza(k)ingeles
Historia
Aurrekoa
Mendebaldeko Ozeano Bareko Britainiar Lurraldeak
Ondorengoak
Kiribati
Tuvalu

Gilbert eta Ellice uharteak (ingelesez: Gilbert and Ellice Islands) antzinako kolonia britainiarra izan zen, Ozeano Bareko mendebalean, erdian, ekuatorearen bi aldeetara. Hogeita hamazazpi atoloiz eta uhartez osatua da. Zati batean gaurko Kiribati errepublika (hiriburua: Tarawa) hartzen zuen, eta Tuvalu uharteak (hiriburua: Fongafale). Koral eta fosfato multzo bat den Ozeano uhartea izan ezik, garaiera txikiko uhartez osaturik dago uhartedia. Uharte gehienak oihanez estaliak daude (kokoa). Esportazio nagusiak kopra eta Ozeano uharteko fosfatoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen uhartea, Nikunau, 1765ean aurkitu zuen J. Byron-ek; gainerako uharteak Gilbert eta J. Marshall kapitainek aurkitu zituzten 1788an. Lehenago, beharbada, espainiarrek ikusiak zituzten uharte haiek. Britainia Handiak bere babespeko uhartedi egin zuen 1892an, eta 1915ean bereganatu zuen kolonia moduan. Ellice Uharteak 1975ean banatu eta 1978an erabat independizatu ziren Tuvalu izenaz; Gilbert Uharteek 1979an lortu zuten askatasuna, Kiribati izena harturik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]