Tuvalu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tuvalu
Tuvalu
Tuvaluko bandera
Bandera

Tuvaluko armarria
Armarria

Goiburua: Tuvalu mo te Atua
( Tuvalu Jainkoarekin )
Nazio ereserkia:
Tuvalu mo te Atua
God Save the Queen
Tuvalu: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Funafuti
08°31′S 179°13′E / 8.517°S 179.217°E / -8.517; 179.217
Hizkuntza ofiziala(k) tuvaluera, ingelesa
Gobernua
Erregina
Gobernadore Orokorra
Lehen Ministroa
Monarkia konstituzionala
Elisabet II.a
Filoimea Telito
Apisai Ielemia
Independentzia
- Onartua
Erresuma Batutik
1978ko urriaren 1
Eremua
• Guztira
• Ura

26 km² (238.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2006)
• Errolda (-)
• Dentsitatea

Herritarra

11.810 (193.)

429 biztanle/km² (22.)

tuvaluar
Dirua Tuvaluar dolara
Australiar dolarra (AUD)
Ordu eremua UTC (UTC +12)
Interneteko domeinua .tv
Telefono aurrezenbakia +688

Tuvalu uharte-nazio bat da, koralezko 9 atoloiz osatutako multzo bat da, polinesiarrak bizi dira bertan eta Ozeano Barean dago kokatua. Vatikano Hiriaren ondoren biztanle gutxien dituen herrialdea da. Bere garaiera eskasa dela-eta (5 m gehienez) uharte hauek itsasoaren mailaren gorakadengatik mehatxatuak daude. Nazio Batuen Erakundearen barruan dagoen herrialdeen artean populazio txikiena duena da.

Hiriburua Funafuti atoloi osoa da. Baina batzuetan atoloiko Fongafale uhartean kokatua dagoen Vaiaku herrixka jotzen da hiriburutzat, bertan baitaude gobernuaren eraikinak eta estatuko hotel bakarra.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funafuti atoloia satelite irudian.

Tuvalu lau uharri-uhartez eta bost atoloiz osatua dago: Nanumea, Niutao, Nanumanga, Nui, Vaitupu, Nukufetau, Funafuti, Nukulaelae eta Nikulakita. Bertako atoloi txiki eta sakabanatuek lur geruza mehe-mehea dute eta 26 km2 baino gutxiagoko azalera. Funafuti atoloi handiena da, erdialdeko laguna baten inguruan kokatutako uhartetxoz osatua, 25,1 km ipar-hego eta 18,4 eki-mendebalde. Uharrizko eraztun ertzak laguna inguratzen du, hainbat uharri-ubidek zeharkatua.

Uhartedia ekuatore lerrotik beheraxeago dago, Australiatik 4.000 kilometro ipar-ekialdera, Gilbert uharteen hegoaldean, Mikronesiaren eta Melanesiaren artean. Klima tropikala da, beroa eta oso euritsua (batez beste 29 Â°C eta 3.000 mm euri urtean), eta higadurak gogor erasan du lurra. Uharteak koralezkoak dira, erabat lauak eta kokondoez estalita. Azarotik martxora mendebaleko haizeak eta euri jasa bortitzak izaten dira eta martxotik azarora ekialdeko haizeak, tenperatura tropikala zertxobait arintzen dutenak.

Nazio Batuen txosten baten arabera, Lurraren eguratsaren berotzea dela-eta, Tuvaluko uharteek itsasoaren azpian geratzeko arriskua dute, baldin eta berandu baino lehen hori eragozteko neurriak hartzen ez badira. Lehen Ministroak erantzukizunak eskatu dizkio NBEari eta herrialde kutsatzaileei. Hori dela eta, biztanle guztiak Zeelanda Berrira eramateko asmoa eztabaidatzen ari dira.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeak hamar mila bostehun biztanle inguru zituen XX. mendearen bukaeran, eta biztanleria % 1,4 handitzen ari zen urtean. Bertako biztanleak polinesiarrak dira, eta atoloi guztietan bizi dira, Niulakitan izan ezik. Uharte jendetsuena Funafuti da. Bertako hizkuntzak tuvaluera eta ingelesa dira. Nui atoloian kiribatiera edo gilbertera ere erabiltzen da. Erlijio nagusia, alde handiz, protestantismoa da (kongregazionista). Gainerakoak katolikoak eta Zazpigarren Eguneko adbentistak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Tuvaluko historia
Tuvaluko gizona (1841)

Tuvaluarrak duela 2000 urte inguru uharte hauetan kokatu ziren polinesiarrak dira, Tonga eta Samoatik etorriak. Kontaktuaurreko garaian, uharteen arteko kanoa bidaiak sarritan egiten ziren. Tuvaluko 9 uhartetik 8 jendeztatuak zeuden, horregatik Tuvalu izena, tuvalueraz zortziak batera esanahiekoa.

Europarrek 1568. urtean bisitatu zuten aurrenekoz, Álvaro de Mendaña y Neyra espainiarraren esku. Esklabo merkatariak eta balea arrantzaleak maiz bisitatzen zuten uhartea. 1892. urtean Gilbert eta Elliceko babes britainiarreko parte izatera igaro zen, kolonia bat bihurtu zen 1915ean.

1974. urtean Ellice uharteetako polinesiarrek, Gilbert uharteetako mikronesiarretatik banatzeko bozkatu zuten. Hurrengo urtean, Gilbert uharteak Tuvalu bihurtu ziren. Independentzia 1978. urtean izan zen onartua. 1995 eta 1997 artean Tuvaluk bandera berri bat erabili zuen, baina berriz ere bandera zaharra erabiltzera igaro zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuvaluk ez du nekazaritzarako lurrik ia, ezta edateko ur hornidura fidagarririk ere, eta kokondoak besterik ez dira hazten. Lurra pobrea da eta ez dago mea baliabiderik. Arrantza eta kokondoak izan dira bertako biztanleen bizibide tradizionalak.

Tuvaluko ekonomia munduko estatu independenteetatik txikiena da. Kokondotik eratorritako gaiak (kopra, kokoak) esportatu egiten dira. Abere hazkuntzak ere ez du pisu handirik nazioaren ekonomian, baina bai arrantzak. Arrantza bihurtu da Tuvaluko ekonomiaren etorkizunerako esperantza nagusia. Tuvaluren mendean dagoen arrain erreserba handia munduko arrantza ontzidi handienak erakarri ditu, Estatu Batuetakoa eta Japoniakoa, besteak beste. Turismoa garatu gabe dago oraindik.

Tuvaluko dibisa iturri nagusietako bat zigiluen salmenta da, eta, arrantza baimenen truke, 100.000 dolar baino gehiago irabazten ditu urtean estatuak. Uharteko baliabide naturalak hain urriak izanik, eta aurrezki eta inbertsiorako barne iturririk ezean, Tuvalu kanpoko laguntza hartu beharrean dago (Australiakoa hartzen du batez ere) bere aurrekontua finantzatzeko.

1989an, estatuak bere gastuaren % 10 estali zuen; diru iturri nagusia uhartetik kanpo bizi diren tuvalutarrek bidalitakoa izan zen. Izan ere, biztanleen laurden bat inguruko uharteetan bizi da, fosfato meatokietan lan eginez. Azkeneko urteetan, uhartediko egoera ekonomikoak okerrera egin du: emigranteak itzuli ahala hezkuntza formala amaitu berri dutenekin lehiatu behar dute lana lortzeko. Bigarren mailako hezkuntza bukatu duten % 30k baino ez du enplegua lortzen.

Tuvaluri dagokion .tv interneteko domeinua Estatu Batuetako enpresa bati saldu izanak sekulako dirutza eman dio gobernuari.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuvalu Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]