Giovanni da Verrazano
Wikipedia(e)tik
Giovanni da Verrazano italiar itsasgizona eta konkistatzailea izan zen (Greve, Florentzia, 1485 - Brasil, 1528). Frantzisko I.a Frantziako erregearen aginduetara zegoela, Ameriketako iparraldeko kostaldeak arakatu zituen Indiara igarotzeko bidea aurkitu nahian. 1523an itsasoratu zen, eta 1524ko martxoan, gaur egungo New Yorkeko badiara iritsi zen. Hudson ibaian gora Eskozia Berrirainokoa esploratu zuen. 1525. urtean itzuli zen Parisa, eta 1527an Brasilera abiatu zen. Verrazanok Frantzisko I.ari igorritako gutunak gorde dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.