Gironako katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katedralaren erdiko nabearen irudi ederra.

Gironako katedrala edo Santa Mariarena tenplu kristau nagusiki gotikoa da, beste estilo batzuen osagaiak dituen arren. hiri kataluniar horretako monumentuen artetik oso nabarmentzekoa eta Gironako probintzia osoaren elizarik handiena da, bai eta Katalunia osoko kultura ondarearen barruan aipatzekoa ere. Izan ere "Kataluniako zazpi mirariak" direlakoen artean dugu katedral hau.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko tenplu erromanikoa X. eta XI. mendeen artean eraiki zuten, VII. mendean meskita izandakoaren gainean, Islameko inbasioaren aurretik beste eraikin kristau zaharragoak egon baziren ere. Gaur egun arte zutik mantendu da sasoi hartako Carolus Handiaren kanpandorrea edo Torre de Carlemany.

Gaur egungo katedral gotikoa egiteari 1312an ekin zioten, eta garai horretako estilo gotikoarekin erdiko nabe erraldoia egin izan zuten, munduko handiena dena.

XVIII. mendean aurrealde nagusi barrokoa egin zuten, eta 1960an azkenean amaitutzat eman zuten eraikin osoa.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gironako katedrala Aldatu lotura Wikidatan