Gironako probintzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Girona

Gironako bandera Gironako armarria
Erkidegoa Katalunia
Hiriburua Girona
Herritarra Gironatar
Localización de la provincia de Gerona.svg
Azalera
- Espainiaren
5.910
% 1,17
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
687.331 (2006)
% 1,51
112,44 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-GI
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

6 eserleku
4 eserleku
www.ddgi.cat

Girona Espainiako probintzia bat da, Kataluniako autonomia erkidegoan kokatuta dagoena.

2005. urtean, probintziak 663.793 biztanle zituen. Hiriburua Girona hiria da.

Geografia

Iparraldean Ekialdeko Pirinioak, ipar-mendebaldean Andorra eta Lleida, hego-mendebaldean Bartzelona eta ekialdean Mediterraneo itsasoa ditu mugakide.

Iparraldea eta mendebaldea menditsuak dira, baina Ampurdan eta La Selva aldea lauak. Itsasertza amiltsua da. Ter ibaia eta haren adarrak (Fresser, Oñar), Muga, Fluviá eta beste ibai batzuk igarotzen dira Gironatik. Gironako kostaldea Kataluniako ezagunena da, Costa Brava izena alegia, Portboutik Blanesera zabaltzen dena.

Bestela, Ekialdeko Piriniotako hainbat mendi, ibar eta bazter interesgarri daude probintziaren iparraldean. Tontorrik garaienak Puig Pedros (2.914 m), Puigmal (2.910 m) eta Pic de Bastiments (2.875 m) dira.

Kliman alde nabarmenak daude mendialdearen eta itsasaldearen artean.

Udalerri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: «Gironako udalerrien zerrenda»
  1. Girona: 77.475 biztanle (2002)
  2. Figueres: 35.174.
  3. Blanes: 32.926.
  4. Olot: 28.890.
  5. Lloret de Mar: 23.424.
  6. Salt: 23.214.
  7. Palafrugell: 19.115.
  8. Sant Feliu de Guixols: 18.994.
  9. Banyoles: 15.796.
  10. Palamos: 15.662.

Eskualdeak

Historia

Girona hiriburuko eta inguruetako bista.

Antzinatik izan da ezaguna Girona, aztarnategi grekoek erakusten duten bezala, Empúriesen esaterako. Erdi Aroan Markerri Hispanikako parte izan zen, eta geroago Katalan-Aragoitar erreinukoa. Girona hiriburua lehen kolonia grekoen garaian sortua zen; erromatarren garaian Gerundia izena zuen. 409an bisigodoek hartu zuten, eta 713an arabiarrek. VIII. mende bukaeran Ludobiko Piok eskuratu zuen IX. mendean, Wilfrido Iletsuak Bartzelonarekin lotu zuen. Erdi Aroan Kataluniako hiri nagusia izan zen, Bartzelonaren ondoren. 1285ean Frantziako Filipe Ausartak setiatu zuen; Independentziarako Gerran bi setio jasan zituen (1808 eta 1809).

Ekonomia

Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (aleak, kotoia, tabakoa, barazkiak eta fruituak), baina abere hazkuntzak ere garrantzia handia du (zerria, ardia). Industrian jakien industria eta ehungintza dira nagusi. Turismoak garrantzi handia du itsasaldean.

Pertsonaia ospetsuak

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gironako probintzia Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak