Olympique Marseillakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olympique Marseillakoa
Ezizena(k) l'OM, l'Ohème, Marseillais, Les Phocéens
Sorrera 1899
Futbol zelaia Stade Vélodrome
(Edukiera: 67.000)
Presidentea Frantzia Vincent Labrune
Entrenatzailea Argentina Marcelo Bielsa
Liga Ligue 1
2013-14 Ligue 1, 6.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Arsenalen aurkako partida.
Olympique Marseillakoa eta Olympique Lyonnaisen arteko partida.

Olympique Marseillakoa (frantsesez Olympique de Marseille edo OM) Frantzian titulu gehien lortu duen futbol taldea da, eta Europako Kopa irabazi duen bakarra. Marseilla hirian du egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo kirol taldea 1892an eratu zen. Hainbat kirol desberdin hartzen zituen bere baitan. Hasierako urteetan Sporting Club, US Phocéenne eta Football Club de Marseille izenak izan zituen. 1899an fozeatarrek Marseilla fundatu izanaren 25. mendeurrena ospatzen zenez taldea birsortu eta Olympique de Marseille izena jarri zioten, greziarren Joko Olinpikoak omendu nahian.

20. hamarkadan Frantziako talde indartsua bihurtu zen eta hiru kopa eta liga bat eskuratu zituen. Garai hartan taldea amateurra zen, Frantziako talde guztiak bezala. 1932an iritsi zen profesionalismoa eta Bigarren Mundu Gerraren aurretik Liga bat eta bi Kopa eskuratu zituen.

Marcel Leclerc aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra ondoren talde apala bihurtu zen. 1965ean Marcel Leclerc presidente izendatu eta lehenengo urrezko aroa hasi zuen 1969ko Kopako garaipenarekin. Ondoren iritsiko ziren beste 2 Liga eta 2 Kopa. Lecler gizon burugogorra zen eta Ligarekin istilu ugari izan zituen. Taldeak Ligaren aurka jarri baino Leclerc kanporatzea erabaki zuen 1972an. Honen ondoren krisi garaia bizi izan zuen Olympiquek eta bigarren mailara ere jeitsi zen.

Bernard Tapie aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Bernard Tapie presidente bihurtu eta Frantzian inoiz ikusi izan den talde indartsuena osatu zuen. Europa mailako jokalari onenak fitxatu zituen, hala nola, Jean-Pierre Papin, Chris Waddle, Klaus Allofs, Enzo Francescoli, Abedi Pelé, Didier Deschamps, Basile Boli, Marcel Desailly, Rudi Völler eta Eric Cantona, bai eta kateoria handiko entrenatzaileak ere Franz Beckenbauer esate baterako. Lau liga jarraian irabazi zituen eta borobiltzeko Europako Kopa eskuratu zuen 1993an, Frantziako ezein taldek lortu ez duena. 1993an bertan ordea partiduen erosketak azaldu ziren eta urte horretan lortutako Liga txapelketa kendu egin zitzaion eta bigarren mailara jeitsi. Europan ere zigorrak jarri zizkioten, Superkopa eta Kontinente arteko Kopa jokatzea debekatuz.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an itzuli zen lehen mailara. 1999an UEFA Kopako finalista izan zen, bai eta 2004ean ere. 2005ean Intertoto Kopa irabzi zuen. Frantziako tituluak 2010an iritsi ziren, urte hartan Liga, Ligako Kopa eta Superkopa irabazi zituelarik. 2013an Ligan bigarren postua eskuratu du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian: 25[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1993.
  • Finalista (1): 1991.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (2): 1999, 2004.

UEFA Intertoto Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2005.


Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Djibril Cisse, Marcel Desailly, Didier Deschamps, Enzo Francescoli.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olympique Marseillakoa Aldatu lotura Wikidatan