Glastonburyko dorrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Glastonburyko dorrea
Glastonbury Tor 060404.jpg
Glastonbury herria, atzekaldean urrutira muinoa eta dorrea ikus daitezkelarik.
Udalerria Glastonbury, Somerset
Herrialdea  Ingalaterra
Koordenatuak 51°08′40″N 02°41′55″W / 51.14444°N 2.69861°W / 51.14444; -2.69861Koordenatuak: 51°08′40″N 02°41′55″W / 51.14444°N 2.69861°W / 51.14444; -2.69861
Glastonburyko dorrea non dagoen adierazten duen Ingalaterra-ko/-go/-eko mapa
Glastonburyko dorrea

Glastonburyko dorrea (ingelesez Glastonbury Tor) Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko Glastonbury udalerrian kokatzen den muino eta dorre batez osatutako multzoa da. Muinoak 160 metroko garaiera du eta begi bistara inguru osoko ordeka zabaleko edozein kokalekutik ederki asko nabarmentzen da.

Leku hau Arturiar zikloarekin estuki loturik dago, kondaira askoren arabera muino hau Avalon uhartearen zati ikusgarria baita. Tor hitza (euskaraz literalki dorre, halere ingeleraz itxura konikodun muinoak aipatzeko erabili ohi da) Ingalaterra hego-mendebaldean ingeleraz mintzatzean erabili ohi den hitza da, dirudienez antzinean eskualde honetan mintzatzen zen zeltiar hizkuntzatik omen dator: kornubieraz tor, antzinako galeseraz twrr, gaur egungo galeseraz tŵr eta Eskoziako gaeleraz tòrr delarik.

Gaur egun muino honen gainealdean ikus daitekeen dorrea 1275an lurrikara batek suntsitutako St. Michael Church monasterioaren zatia da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glastonburyko dorrea Aldatu lotura Wikidatan