Gorgonia zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorgonia zuri
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaCnidaria
KlaseaAnthozoa
OrdenaAlcyonacea
FamiliaGorgoniidae
GeneroaEunicella
Espeziea Eunicella verrucosa
Pallas, 1766

Gorgonia zuria[1][2] (Eunicella verrucosa) Alcyonacea ordenaren barneko koral espezie bat da, Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena. IUCN erakundeak espezie kaltebera izendatu du[3].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peter Simon Pallasek deskribatu zuen lehenengo aldiz 1766. urtean. Gorgonia verrucosa izena eman zion[4].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorgonina izeneko materialez egindako hezurdura batean kokaturiko polipo txiki ugarik osatzen dute koral hau. Zurtoinaren oinarriak 8 mm-ko diametroa du eta oirarritik hasita 2-4 cm-ko altuerara hasten da adarkatzen. Adarkadurak plano bakarrean garatzen dira, tokiko korronte nagusiarekiko angelu zuzenean[5]. Horrela esekiduran dauden plankton partikulen iragazpena maximizatzen du.

Polipoak bi lerrotan kokatzen dira adarren ertzetan. Zuriak edo arrosa kolorekoak dira[5]. Txikiak dira, 2-3 mm ingurukoak, eta zortzi garro dituzte. Adarretan dauden garatxoetan kokatzen dira, hortik dator espeziearen verrucosa izena, "garatxoduna" esan nahi du.

Koral hau oso adarkatua da[1]. Adarren azalean garatxoez gain espikula ugari daude, punta zorrotzekoak batzuk eta mailu itxurakoak besteak[6].

Kolore zuria, arroxa edo laranja izan dezake. 50 cm hartzera iritsi daiteke, baina ohikoena 25 cm inguru neurtzea da[7].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen dira, Britainiar uharteetatik hasi eta Cabo Verde uhartediraino, Azoreetan, Madeiran eta Kanarietan barne[8]. Mediterraneo itsasoaren mendebaldean ere aurkitzen da[9].

Arrokatara itsasten da korrontearekiko elkartzut. 10 metrotako sakoneratik 200 metrotako sakonerara bizi da[5].

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorgonia zuria.

Hazkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polipoek gorgonina izeneko material organikoa jariatzen dute ea horrela doaz hezurdura sortzen. Gorgonina proteinazko konplexu bat da iodo eta bromo elementuak dituena[10]. Urtero hazkuntza eraztun bat sortzen du, zuhaitzek egiten duten antzera, eta horrela kalkulatzen da gorgonia zuriaren adina. 20 eta 100 urte artean bizi daitezke[11].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorgonia zuriaren polipoek uretan esekiduran dauden partikulak harrapatu eta iragazten dituzte; planktona eta bestelako materia organikoa[12].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaina eta uztaila artean ugaltzen da sexualki. Ilargi betea denean 2-3 egunetan zehar arrautzak askatzen ditu[11] eta haietatik planula itxurako larba pelagikoak ateratzen dira[6]. Ondorfen metamorfosia hasten da eta tentakuluak ateratzen zaizkio eta septa eta faringea garatzen ditu. Azkenik lurrean pausatzen da mutur aboralean[8].

Ugalketa asexuala ere badu[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Indonesieraz) Yumpu.com. «Donostiako Itsas Ornogabeak - adeve.es» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  2. Saila, Kultur. (2011-07-18). «gorgonia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  3. a b «Broad Sea Fan - Encyclopedia of Life» eol.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  4. (Ingelesez) «WoRMS - World Register of Marine Species - Eunicella verrucosa (Pallas, 1766)» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Eunicella verrucosa (Pallas, 1766)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  6. a b «Gorgonia blanca | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  7. «MarLIN - The Marine Life Information Network» web.archive.org 2014-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  8. a b «Eunicella verrucosa, Pink sea fan» www.sealifebase.se (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  9. (Gaztelaniaz) «Eunicella verrucosa (Pallas, 1766) “Gorgonia verrugosa”» UMA Divulga (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  10. «Gorgonina Definición | Libre Spanish Diccionario espanol-diccionario.com» web.archive.org 2015-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  11. a b (Ingelesez) «Pink sea fan (Eunicella verrucosa) - MarLIN - The Marine Life Information Network» www.marlin.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  12. (Gaztelaniaz) Magazine, Waste. «Guía de especies marinas, en Waste magazine» Waste Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]