Gotartzes I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gotartzes I.aren txanpona. British Museum.

Gotartzes I.a Partiako errege izan zen K. a. 95 eta K. a. 88 bitartean. Priapatioren biloba zen.

Mitridates II.a Partiakoa hil aurretik, oposizio mugimendu zabal bat abiatu zuen, eta bere burua errege izendatu zuen, Mesopotamia eta Media zati bat kontrolatuz. Mitridates hil zenean, tronua bereganatu zuen, Mitridatesen seme zen Orodesen kaltetan, Arsazes ohorezko titulua zuena, Erromatar Inperioan Zesar edo Augustoren baliokidea.

Bi erregegaiek, atzerritar leihakide bati aurre egin behar izan zioten, Tigranes II.a Handiari, hain zuzen, nork "70 haranak" berreskuratu zituen, Tigrisen ezkerreko ertza okupatu zuen eta Gordiana eta Adiabene kendu zizkion Partiar Inperioari Median sartu aurretik. Erregeen errege titulua eman zion bere buruari K. a. 83an.

Gotartzes modu naturalean hil zen Orodes Mesopotamia erdialdeagatik borrokatzeko prestatzen ari zenean.


Aurrekoa
Mitridates II.a Partiakoa
Partiako Shahanshah
K. a. 95-K. a. 88
Ondorengoa
Orodes I.a