Praates II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Praates II.aren irudia duen txanpona, Seleuzia Tigrisekoan egina. Atzealdeak, eserita dagoen jainko bat erakusten du (agian Serapis), Niké eta kornukopia bat eusten dituena. Grezierazko idazkunean, ΒΑΣΙΛΕΩΣ ΜΕΓΑΛΟΥ ΑΡΣΑΚΟΥ ΝΙΚΗΦΟΡΟΥ (Arsazes errege handiaren txanpona, garaipen ekarlea irakur daiteke.

Praates II.a Babilonia konkistatu zuen Mitridates I.a Partiakoaren (K. a. 171-K. a. 138) semea, Partiar Inperioko gobernaria izan zen K. a. 138tik K. a. 128 arte.

K. a. 130ean, Seleuzidar Inperioko Antioko VII.a Evergetesek eraso zuen. Hala ere, bere hasierako garaipena gora-behera, Antioko garaitua eta hila izan zen Median, gudu batean, K. a. 129an, honek, Eufrates ekialdean seleuzidar nagusitasunarekin amaitu zuelarik. Praatesek Mesopotamia berreskuratu zuen, Seleuziako gobernari, Himero izeneko hirkaniar bat izendatuz. Partiarrek Sirian geratzen ziren Seleuzidar Inperioaren hondakinak eureganatzeko nahia, zapuztu egin zen, erdialdeko Asiatik zetozen nomaden inbasioen ondorioz.

Hain zuzen ere, bitartean, Partia eszitek inbaditu zuten (Baktrianako tokarioak), Antioko VII.ari lagundu ziotenak; Praates II.a hauen aurka joan zen, baina garaitua izan zen eta gudu handi batean hil zen, Media barnean eta inguruan.


Aurrekoa
Mitridates I.a Partiakoa
Partiako Shahanshah
K. a. 138-K. a. 128
Ondorengoa
Artaban I.a
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Praates II.a